Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

39 eskaloi

Azaroaren 28a, asteartea
20:00 O.

   Richard Hannay kanadiarra antzoki batean dago Londresen, Memoria jaunaren botere harrigarrien erakusketa bat ikusten. Memoria jaunak memoria izugarria daukan pertsona da, publikoak egiten dizkion galdera guztiendako erantzuna dauka. Bat-batean, borroka bat dago eta tiro bat entzuten da. Ikara ziztu bizian barreiatzen da antzoki guztian zehar eta Hannay, oharkabean, Annabella Smith emakume ikaratua besarkatzen aurkitzen du bere burua. Emakumeak bere apartamentura joateko konbentzitzen du. Bertara iristean, Smithek aitortzen dio inteligentzia agente bat dela eta hil nahi duten gizon batzuengandik ihesi dagoela. Emakumearen arabera, Erresuma Batuko sekretu militar garrantzitsu batzuk azaleratzeko konplota deskubritu du. Plan horren buruzagia behatz baten punta moztuta daukan gizon bat da. Gizon hori, halaber, 39 eskaloi izeneko espioitza erakunde bateko burua da.
    John Buchan-en nobela batean oinarrituta dago pelikula hau. 1999.urtean Britainiako Zinema Institutuak bertako laugarren pelikula onena zela ondorioztatu zuen. 2004.urtean, gainera, Total Film aldizkiak historiako pelikula onenen zerrendan 21. tokian kokatu zuen.
   39 eskaloi Hitchcockek gerora jorratu zuen gai baten lehen filma izan zen: gizon errudun batek justiziarengandik ihes egin behar duen gaiari buruzkoa, hain justu.    Hitchcocken kameo klasikoa pelikularen hasieran agertzen da: zaborra zakarrontzira botatzen agertzen da Richard (Robert Donat) eta Annabella (Lucie Mannheim) antzokitik ateratzen diren unean.
The 39 Steps, Erresuma Batua, 1935
 
Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Gidoia: Charles Bennett, Ian Hay
Argazkia: Bernard Knowles (ZetaB)
Aktoreak: Robert Donat, Madeleine Carroll, Lucie Mannheim, Godfrey Tearle, Peggy Aschroft, John Laurie, Helen Haye.
Hizkuntza: J.B. ingeleraz, gaztelaniazko azpitituluekin
Iraupena: 81 minutu
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 21a, asteartea, 20:00 O.
Ilehorien etsaia

Abenduaren 7a, osteguna, 20:00 O.
Susmoa

Abenduaren 13a, asteazkena, 20:00 O.
Elkarri lotuta

Abenduaren 20a, asteazkena, 20:00 O.
Krimen perfektua

Abenduaren 27a, asteazkena, 20:00 O.
Errudun faltsua

Urtarrilaren 3a, asteazkena, 20:00 O.
Bertigoa

Urtarrilaren 9a, asteartea, 20:00 O.
Bertigoa

Urtarrilaren 10a, asteazkena, 20:00 O.
Eriota orpoetan

Urtarrilaren 19a, ostirala, 20:30 O.
Psikosia

Urtarrilaren 24a, asteazkena, 20:00 O.
Txoriak

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información