Ikuspegi neoerrealista erabiliz baina testu biblikotik aldendu gabe, Nazareteko Jesusen erretratu bat egiten du zuzendari italiarrak. Pelikularen dialogoa zuzenean oinarritzen da San Mateoren Ebangelioan: hori aukeartu zuen San Juanen Ebangelioa mistikoegia zelako, San Marcosena baldarregia zen eta San Lucasena, berriz, sentimentalegia. Pasoliniren aurrenetariko eta hoberenetariko lana da.
Epaimahaiaren Sari Berezia (Veneciako Jaialdia), Oscar saria jasozteko hiru aldiz izan zen proposatua: Egokitutako BSO, Jantziak ZetaB, Zuzendaritza artistikoa ZetaB. Nueva Yorkeko kritikoen zirkulua: Atzerriko film onena proposatua. Nastro d’argento saria argazki, jantzi eta zuzendari onenari.
2015ean, L’Osservatore Romano argitalpenak Jesukristori buruzko film onena bezala definitu zuen.
Bere belaunaldiko artisten artean errekonozimundu handia jaso zuen zuzendari hau omentzeko programatu dugu pelikula honek. Italiako filmografian ohore gehien jaso duten autoreen artean dago Pasolini. Zinemagile izateaz aparte, aktore, kazetari, filosofo, idazle eta margolari ere izan zen, politikan aritzeaz gainera. Gaur egun ere pertsonaia polemikoa da Italian. Bere hilketa gaurko egunarekin (1975ko azaroak 2) gertatu zen eta Italia osoa astindu zuen: mundu osoa hunkitu zuen hilketa hark. Hilketaren autoreak eta xehetasunak oraindik ere argitu gabe daude eta une hartan sortu ziren eztabaidek gaur egun arte iraun dute.