Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Urria

Urriaren 25a, asteazkena
20:00 O.

    Film honek 1917ko otsailetik urrira bitarteko gertakizunak biltzen ditu. Nahiz eta Errusiako hasierako belaunaldiek film honen sekuentzien intentsitatea ez zuten ongi ulertu, Eisensteinen esperientzia eta trebetasuna filmak erakusten dituen mugimendu azkarretan eta muntaiaren erritmoan ageri dira. Eragin handiko taldeen presioa zela eta, pelikularen estreinaldia 1928. urtera atzeratu behar izan zuten eta, gainera, eszena batzuk moztu behar izan zituzten. Iraultzaren protagonista asko ageri dira: Guardia Gorriak, soldaduak eta marineroak, tartean.
 
 
Urriak proletariotza unibertsalaren garaipenari omenaldia egiten dio. Historiako filmik garrantzitsuenetako bat da, nahiz eta, propaganda eta panfleto zinema guztietan gertatzen den bezalaxe, manipulatuta egon. Horrek, hala ere, ez du Eisensteinen kalitate artistikoan eragiten. Pelikula honek irudien kontrastea eskaintzen du, aurrez aurre jartzen diren plano bikainak erakusten baititu. Filosofia komunistari jarraikiz, planoen bidez protagonista bakarra ez dagoela erakusten du. 
 
   Josetxo Fernandez de Ortega eta Fermin G. Amigotek osatzen duten taldeak musika emanaldi bat eskainiko du saioan zehar. 
Oktjiabr, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1928
 
Zuzendaritza eta gidoia: S. M. Einsestein, Grigori Aleksandrov
Argazkia: Edouard Tisse (ZetaB)
Aktoreak: Vassilli Nikandrov, Vladimir Popov, Boris Livanov, Edouard Tisse, Nikolai Podvoisky, Liashenko. 
Hizkuntza: J.B. errusieraz, gaztelaniako azpitutuluekin.
Iraupena: 99 minutu
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 5a, osteguna, 20:00 O.
Ikarie XB-1

Urriaren 19a, osteguna, 20:00 O.
Home Movie Day

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información