Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Home Movie Day

Urriaren 19a, osteguna
20:00 O.

     Nafarroako Fimotekak Home Movie Day ekimena ospatuko du aurten ere. Familia eta amateur zinemari eskainitako nazioarteko eguna da, zinema artxiboetako aditu talde baten eskutik Estatu Batuetan 2002.urtean sortu zena (aurtengo edizioan, beraz, XV. urteurreuna ospatuko da). Ekimenaren helburua zinema memoria gordetzeko garrantziaren inguruko sentsibilizazioa zabaltzea da.
Harrez geroztik, ekimena handituz joan da eta gaur egun hamabi estatu ezberdinetan ospatzen dute aldi berean.
 
Aurreko urteetan egin genuen bezala, aurten ere Nafarroako Filmotekan euren lanak utzi dituzten afizionatuak omendu eta aitortu nahi ditugu. Izan ere, mugimenduan dauden irudien ondarea aberasteko ekarpen handia egin dute euren obren bitartez. Azken hilabeteetan Zinema Artxiboan jaso ditugun lanen hainbat zati proiektatuko ditugu egun horretan.
 
    Ez itzazu zure pelikula zaharrak bota! Nafarroako Zinema Artxiboak Super 8 mm, 8 mm eta 16 mm formatuan dauden pelikulak biltzen ditu, betiere zuzendari amateurrek zuzendutako lanak badira. Lanak katalogatu ostean, gure biltegian artxibatzen ditugu. Gainera, jasotzen dugun materiala digitalizatu egiten dugu, obren kontsultak eta dokumentazioa errazte aldera. Senideei ere kopiak helarazten dizkiegu.
 
Javier Asinek zuzeneko piano ikuskizun batekin lagunduko du saio hau.

Sarrera doakoada

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 5a, osteguna, 20:00 O.
Ikarie XB-1

Urriaren 25a, asteazkena, 20:00 O.
Urria

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información