Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Ikarie XB-1

Urriaren 5a, osteguna
20:00 O.

     XXII. mendeko bigarren erdian, Ikaerie XB espazio-ontzian doan tripulazioa Alfa Centauri konstelaziora doa bizitza estralurtarra dagoen ikustera. Misioak 28 hilabete besterik ez ditu irauten, baina Lurrera itzultzen direnean bertan dagoeneko 28 urte igaro dira. Bidaian mundu osoko 40 zientzilarik parte hartzen dute eta elkarrekin bizitzen ikasi behar dute, hainbat peripezia bizitzeaz gainera. Gertatzen zaizkien gauzen artean, XX. mendeko espazio-ontzi batekin egiten duten topaketa dago. Gainera, bidaiarietako batek buruko arazoak ditu eta “izar beltz” erradioaktiboaren ondorioz sortutako sintomak ere pairatzen dituzte.
 
Stanislaw Lem idazle poloniarraren Magallanesko hodeia nobelaren egokitzapena da film hau. Idatzizko obra 1955an argitaratu zen eta etorkizuneko gizarte komunista utopiko baten inguruko istorioa kontatzen du. Gizarte horrek eguzki sistema osoa kolonizatzea lortzen du eta izarrarteko lehen bidaia abiatzen du. 
   Pelikula honetan ageri den espazio-ontziaren disenua (korridore luzeak, bideokonferentziak eta jantziak, besteak beste) ondorengo urteetan egindako hainbat pelikulatan eragina izan zuen, hala nola, 2001, A Space Odissey (Stanley Kubrick, 1968), Solaris (A. Trakivski, 1972), Alien (R. Scott, 1979), Intersetellar (Ch. Nolan, 2014) edota Star Trek seriean (era berean, Ipar Ameriketako film klasiko batean -1956ko Planeta debekatua pelikulan- oinarritutako robot bat ageri da film honetan).
Cahiers du Cinema-ko zinema kritiko Pierre Kastek esan zuen moduan: “pelikula hau zientzia fikzioa maite duen persona orok behin eta berriz ikusi dezake, eta etengabe gozatuko du; gainera, pelikula hau oso aproposa da zientzia fikzioa maite ez duten pertsonek genero horrek zineman egiten dituen ekarpen itzela ulertu dezaten”. 
 
    Ikarie XB1 pelikulak 1963.urteko Festival del film di fantascienza di Trieste jaialdiko Sari Handia, Urrezko Asteroidea, jaso zuen (Chris Markerren La Jetée filmarekin konpartitu zuen saria).
Txekoslovakia, 1963
 
Zuzendaritza: Jindrich Polak
Gidoia: Jindrcih Polak, Pavel Juracek
Argazkia: Jan Kalis, Sasa Rasilov (ByN)
Musika: Zdenek Liska
Aktoreak: Zdenek Stepanek, Frantisek Smolik, Dana Medricka, Irena Kacirkova, Radovan Lukavsky, Otto Lackovic.
Hizkuntza: J.B. txekiarrez, gaztelaniako azpitituluekin.
Iraupena: 88 minutu
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 19a, osteguna, 20:00 O.
Home Movie Day

Urriaren 25a, asteazkena, 20:00 O.
Urria

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información