Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La torre de los siete jorobados

Urriaren 11, asteazkena
20:00 O.

XIX.mende bukaerako Madrilen kokatuta, Robinson de Mantua arkeologia mamuak Basilio gazteari lurpeko hiri baten berri ematen dio. Hiri horretan konkordun talde bat bildu ohi da euren gaiztakeriak antolatzeko. Martinez agentearen laguntzaz, Basilioren eginkizuna arkeologoa nork hil zuen deskubritzea izanen da. Gainera, bere iloba Ines Zazpi Konkordunen Dorretik erreskatatu beharko du.
 
Edgar Nevillek hainbat gauza egin zituen bere bizitzan: Berlangako Konde izan zen, umoregile, Estatu Batuetako diplomatiko, Charles Chaplin eta Douglas Fairbanksen lagun min, zinema zuzendari, antzerkigile eta gastronomia plazerren maitalea izan zen, besteak beste. Zazpi konkordunen dorrea berak egindako obrarik onena da: satanismoa eta umore garbia nahasten dituen folletoi bitxia da. Obra honek Madrilgo sainetea eta Alemaniako esperesionismoa batzen ditu.
 
Zinema historialari eta Madrilgo Carlos III. unibertsitateko irakasle Asier Aranzubiak eginen du saioaren aurkezpena.
Espainia, 1944
 
Zuzendaritza: Edgar Neville
Gidoia: Edgar Neville eta Jose Santugini (Emilio Carrereren nobelatik abiatuta)
Argazkia: Enrique Berreyre (ZetaB)
Musika: Jose Ruiz de Azagra
Aktoreak: Antonio Casal, Isabel de Pomes, Julia Lajos, Guillermo Marin, Felix de Pomes, Julia Pachelo, Manolita Moran, Antonio Riquelme.
Hizkuntza: J.B. gaztelaniaz.
Iraupen hurbildua: 81 minutu.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 6a, ostirala, 20:00 O.
Un bigote para dos

Urriaren 20a, ostirala, 20:00 O.
Mi adorado Juan

Urriaren 27a, ostirala, 20:00 O.
Misterio en la marisma