Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Un bigote para dos

Urriaren 6a, ostirala
20:00 O.

Manolita abeslaria Enriqueto jaunaz eta bere batutaz maiteminduta dago. Baina, aiene, Manolitak tenore ahotsa dauka eta Enriquetok kasu gehiago egiten dio Lili buruarinak esaten dionari; eta hark, gainera, patata frijituak oparitzen dizkio.
 
Antonio de Lara “Tono” eta Miguel Mihurak 40.hamarkadan egin zuten “esperimentu” bat da film hau. 1935ko pelikula austriar baten bikoizketa da. Film orijinalak Johan Strauss semearen bizipenak konatatzen ditu, baina autore espainiarrek gidoia erabat aldatu zuten, obra berria sortuz: “umore absurduko pelikula bat da, umore mota handiena erabiltzen du”. Ia zazpi hamarkadatan desagertua egon zen pelikula hau eta saio honetan, beraz, pelikula orijinala izan zenaren hurbilketa bat ikusiko dugu; harribitxi honetaz gozatzeko aukera aparta izanen da.
 
 
Zinema historialari Santiago Aguilar eta Felipe Cabrerizok eginen dute saioaren aurkezpena, beraiek hartu baitute pelikula hau berritzeko ardura.
 
Ziklo honen sarrera gisa, Nafarroako Liburutegiak hitzaldi bat eskainiko du 18:00etan. Aguilar eta Cabrerizok eskainiko dute hitzaldia, “Zinema Kodornizisma: eszentrikotasunetik groteskora” izenburupean.
Espainia, 1940
 
Zuzendaritza eta gidoia: Tono eta Mihura. Austriako Unsterbliche Melodien (Heinz Paul, 1935) pelikuaren gaztelaniazko bertsio bersinkronizatua.
Aktoreak: Serafin Taylor, Eloisa Garbo, Ginger Gomez
Hizkuntza: J.B. austriarreraz, gaztelaniako azpitituluekin.
Iraupena: 70 minutu.
Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 11, asteazkena, 20:00 O.
La torre de los siete jorobados

Urriaren 20a, ostirala, 20:00 O.
Mi adorado Juan

Urriaren 27a, ostirala, 20:00 O.
Misterio en la marisma

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.