Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Bihar

Irailaren 29a, ostirala
20:00 O.

   Gizateriaren zati handi bat 2100. urtean desagertuko dela aurreikusi du ikerketa batek. Cyril Dion eta Melanie Laurent, lau persona biltzen dituen lantalde batekin batera, hondamendiaren arrazoiak ikertzen eta hori saihesteko moduak bilatzen hasten dira. Euren bidaian zehar, nekazaritza, ekonomia, demokrazia eta hezkuntza berriz ere asmatzen dituzten hainbat aintzindarirekin egiten dute topo. Euren lana bukatzen dutenean, mundu berri bat sortzeko aukerak ikusten hasten dira: biharko, etorkizuneko mundu bat sortzeko aukerak.  
  Film honetan gaur egungo mugimendu alternatibo nagusietako batzuk ageri dira, Transition Towns (Hiriak Trantsizioan) eta Incredible Edible (Sinestezinak eta Jangarriak) mugimendu britainarrak, besteak beste. Halaber, Pierre Rahbi-ren gisako ahots profetikoak erakusten dira, alegia, frantzian nekazal ekologia sortu eta Colibris mugimendua bultzatu zuenaren ahotsa. Indiako lider ekologista eta feminista Vandana Shiva ere ageri da dokumental honetan. Era berean, aldaketa globalaren mugimenduetan hain ezagunak ez diren beste protagonista batzuk ere ikusi daitezke filmean; Frantziako iparraldeko nekazari batzuk, adibidez. Nekazari horiek txikiak dira zentzu batean, euren baratzen tamainak txikiak baitira; baina, aldi berean, handiak dira permakultura teknikak erabiliz eta eskuz lan eginez, termino errelatiboetan esplotazio handietako enpresak (tranktoreak eta fumigatzaileak erabiltzen dituztenak) baino askozaz ere errentagarriagoak direla erakutsi dutelako.
 
Cesar saria 2016 Dokumenal onenari.
Demain, Frantzia, 2015
 
Zuzendaritza: Cyril Dion, Melanie Laurent
Gidoia: Cyril Dion.
Argazki-zuzendaria: Alexandre Leglise.
Musika : Fredrika Stahl
Dokumentala
Hizkuntza: J.B. frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 118 min.
Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 8a, ostirala, 20:00 O.
Central Térmica de Pamplona - IMENASA

Irailaren 15a, ostirala, 20:00 O.
Apustu handia

Irailaren 22a, ostirala, 20:00 O.
Hero

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.