Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Eskandalua

Irailaren 6a, asteazkena
20.00 O.

   Ichirô Aoye margolaria mendi batera doa bere motorrean koadro bat pintatzera. Miyako Saijo abeslari ezagunarekin egiten du bertan topo. Hotel berdinean geratzen dira biak eta Amour argitaletxeko paparazzi batzuk beraien irudiak egiten dituzte. Argitaletxeak amodio eskandalu bat asmatzen du eta zalaparta handia sortzen duen erreportajea argitaratzen du. Ichirôk editorearen kontra egin eta argitaletxea epaitegietara eramaten du irainak egitea egotzita. Argitaletxea auzitara eramateko, Hiruta abokatua kontratatzen du.
    Kazetaritza sentsazionalistari kritika ezin hobea egiten dio Akira Kurosawak zuzendu eta idatzi duen lan honek. Toshirô Mifune da filmeko protagonista, hau da, egile ospetsuaren aktore fetitxea. Film hau epaitegiei buruzko drama bikaina da eta zuzendari japoniarraren marka berdingabea darama.
Shûbun, Japonia, 1950
 
Zuzendaria: Akira Kurosawa
Gidoilariak: Ryûzô Kikushima, Akira Kurosawa
Argazki-zuzendaria: Toshio Ubukata (ByN)
Musika: Fumio Hayasaka
Aktoreak: Toshirô Mifune, Shirley Yamaguchi, Takashi Shimura, Yôko Katsuragi, Noriko Sengoku, Eitarô Ozawa, Shin’ichi Himori, Ichirô Shimizu.
Hizkuntza: J.B. japoniarrez gaztelarako azpitituluekin.
Iraupena: 104 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 13a, asteazkena, 19:30 O.
Hilketa baten anatomia

Irailaren 20a, asteazkena, 20:00 O.
Urretxindorra hiltzea

Irailaren 27a, asteazkena, 20:00 O.
Epaimahaia

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información