Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

I Am Not Your Negro

Ekainaren 16a, ostirala
20:00 O.

    Raoul Pecken (Lumumba, Molock Tropical, edo Sometimes in April) I Am Not Your Negro, James Baldwinen Remember This House lan amaitugabea berriz aztertzen da,Edward Said o Frantz Fanonen mailan dagoen poeta, idazle eta afroamerikarren eskubideeen aldeko aktibistarena. Liburu originaleko pasarteak erabiliz, Samuel L. Jacksonen ahotsak Baldwinen testuak irakurtzen ditu eta fitxategietan egindako lan paregabeari esker, dokumentalak Estatu Batuetako arrazismoari buruzko ikuspegia eskaintzen du, egilearen hiru lagun minen bizitza – eta geroko erahilketen- bitartez: Martin Luther King Jr., Medgar Evers eta Malcolm Xena hain zuzen ere.
 Nazioarteko kritikak txalotua, dokumentalak hainbat sari jaso ditu (Berlineko epaimahai eta ikusleen saria, Torontoko ikusleen saria, Chicagoko Nazioarteko Zinemaldian Dokumental onenaren saria, Filadelfiako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren ikusle eta epaimahaiaren saria, Black Film Critics Circle Awardsen aipu berezia, etabar), filma Oscar sarietako Dokumentalik Onenaren sailerako hautagaia izatera heldu arte.
EB/Frantzia/Belgika/Suitza, 2016
 
Zuzendaria: Raoul Peck
Gidoia: James Baldwin, Raoul Peckek bildu eta editatua
Argazkilaritza: Henry Adebonojo, Bill Ross IV, Turner Ross (C)
Musika: Alexei Aigui
Muntaia: Alexandra Strauss
Fitxategietako ikerlana: Marie-Hélène Barbéris
Dokumentala. Parte hartzen dute: Samuel L. Jackson (Narrador), James Baldwin, Harry Belafonte, Ray Charles, George W. Bush, Dick Carvett, Marlon Brando, Bob Dylan, Tony Curtis, Gary Cooper, Doris Day, Joan Crawford, etabar.
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelaniazko azpi-tituluekin.
Iraupena: 93 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 23a, ostirala, 20:00 O.
Selma

Ekainaren 30a, ostirala, 20:00 h.
Black Power Mixtape 1967-1975

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información