Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Relatos salvajes

Maiatzaren 29a, astelehena
20:00 O.

 Film hau intriga, komedia eta indarkeria aldizkatzen duten sei pasarteek osatzen dute. Bere pertsonaiek amildegirantz eta kontrola galtzera bultzatuak ikusiko dute haien burua, zibilizazioa eta basakeria banatzen duen muga zeharkatuz. 
 
    Zuzendariaren hitzetan, kontaketak batzen dituen lotura “zibilizazioa basakeriatik aldentzen duen muga, gure senetik ateratzeko beldurra, eta kontrola galtzeak duen plazerra” da. Pasarte multzo honek “eguneroko egoera zailak jorratzen ditu, nik ere bizi izan ditudanak, eta biztanle arrunt moduan guretzat gordetzen ditugunak zerbait egiteak ekar ditzakeen ondorioak neurtu eta gero, oldakorrak ez izatea eta kanpoko erasoei ez erantzutea aukeratzen duzunetarikoak”.
 
   Film hau Canneseko (atal ofizialean) Zinema Jaialdirako hautagaia izan zen, Oscarrentzako hautagaia izatea ere lortu zuen, ingelesez ez egindako filmen mailan. Gainera, zinema iberoamerikarreko Platino Sarietan parte hartu zuen, hautatzen zuen 10 postuetatik 8 irabaziz: filmerik onena, zuzendaririk onena, gidoirik onena, beste batzuen artean. 2016ko otsailean BAFTA saria lortu zuen, ingeles-hizkuntza ez zuen filmen artean. Argentinako filmerik arrakastatsuena da.
Argentina-Espainia, 2014
 
Zuzendari eta gidoilaria: Damián Szifron.
Argazkilaritza:  Javier Julia (C)
Musika: Gustavo Santaolalla.
Interpretatzaileak: Ricardo Darín, Leonardo Sbaraglia, Oscar Martínez, Darío Grandinetti, María Marull, Rita Cortese, Julieta Zylberberg, César Bordón, Walter Donado.
Iraupena: 122 min.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz

Doako sarrera

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 8a, astelehena, 20:00 O.
La sal de la tierra

Maiatzaren 15a, astelehena, 20:00 O.
Whisky

Maiatzaren 22a, astelehena, 20:00 O.
Los colores de la montaña

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información