Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

El nuevo Rijksmuseum

Maiatzaren 24a, asteazkena
20:00 O.

   Dokumentala urte honen hasieran aurkeztu zen ICO Museoan eta Iruñeak bigarren erakustaldia jasotzen du. Filmak eraikin ospetsuaren eraikuntza edo berrikuntza baino gehiago erakusten du. Honen edukiak gaur egungo Europak dituen Rembrandt, Vermeer, Hals edota Van Gogh bezalako lan miresgarrien gordelekua eraldatzeko izan dituen zailtasunak biltzen ditu.
 
 Eraikina XIX menderaren amaieran proiektatu zuen Pieter Cuypers arkitektu holandarrak. Urteen igarotzeak birmoldaketa sakon bat derrigortu zuen erakinak bete behar zuen rol bikoitzerako: museo eta igarobidea. Azken funtzio honek, txirrindulari holandarren erabateko oposaketarekin topo egin zuen, bi urteetan zehar birmoldaketa geldiarazi zuena. Hamahiru urteko eraikuntza infernu burokratikoa bihurtu zen, gaur egun munduko pinakotekarik onena mantentzeak duen ondorioarekin saritua izan dena.
   Hainbat aldi-bereko historio, bakoitza bere paregabeko pertsonaiekin, prozesu zail honekin batera jazo egiten dira. Dokumentala proiektu honetan buru-belarri lan egin zuten pertsona guztiei eskainitako omenaldia da, bereziki Cruz eta Ortiz arkitektu sevillarrei, birmoldaketaren egileak. Herbehereatako Erregeak kondekoratu egin zituen, Herbehereatako Leioaren Errege- Ordenaren zaldunak izendatuz, egindako lanarengatik Espainiako Arkitekturari eskainitako Nazioarteko Saria irabazteaz gain. 
 
Aurkezten dute: Antonio Ortiz eta Patxi Mangado, arkitektuak.
Het Nieuwe Rijksmuseum, Paises Bajos,2013
 
Zuzendaria: Oeke Hoogendijk.
Gidoia: Antonio Cruz y Antonio Ortiz
Argazkilaritza: Sander Snoep, Gregor Meerman (C)
Musika: Maurice Horsthuis, Eelco van de Meeberg, Christiaan van Hemert.
Dokumentala
Parte hartzen dute: Taco Dibbits, Wim Pijbes, Antonio Cruz, Antonio Ortiz, Marjolein de Lange.
 
Iraupena: 93 min.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez, frantsesez eta nederlanderaz, gaztelaniazko azpi-tituluekin.

Doako sarrera

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 3a, asteazkena, 20:00 O.
Exit Through the Gift Shop

Maiatzaren 10a, asteazkena, 20:00 O.
Man on Wire

Maiatzaren 17a, asteazkena, 20:00 h.
REM

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información