Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Man on Wire

Maiatzaren 10a, asteazkena
20:00 O.

      Oso txalotua den dokumental honek Philippe Petit funanbulista zen gazte frantsesaren balentria kontatzen du, zeinak 1974eko abuztuaren 7an, garai horretan munduko eraikinik altuenak ziren Nuew Yorkeko World Trade Centerreko dorre bikien artean burdin hari bat ipini eta horren gainean ibiltzea lortu zuen. Behin hori burututa, poliziak atxilotu egin zuen, baina batzuek egintandia “mendeko gaiztakeri artistikoa” izendatu zuten. Sei urte eta erdi dorreekin amesten igaro eta gero, Petit 8 hilabete pasa zituen New Yorken gauzatzea prestatzen. Lagun eta gazikile talde batez lagunduta, erronka ugari eta ezohikoei aurre egin zien. 
      Kablea gauean kokatu zen, isilean, inori deus esan gabe. Goiz- goizean 400 metroko altueran zegoen kabletik hasi zen ibiltzen Manhattaneko kaleetatik, oinezko guztien begirada harrituen gainetik. Ordu bat ibiltzen igaro ostean, atxilotua izan zen, galdetegia egin eta gartzelaratua izan eta gero, azkenean aske atera zen. 
    Dokumental hau To Reach the Cloudsliburu autobiografikoan oinarritua dago, Man on Wire izenarekin berargitaratua. Filmak ekitaldiaren prestaketa momentuak aurkezten ditu eta ibilbidearen argazkiak erakusten ditu, egindakoaren berregitea eta protagonistei egindako gaur egungo elkarrizketarekin batera. Lortutako sari guztien artean, Sundanceko Sari Handia jaso zuen, film ingelesik onenari eskainitako BAFTA saria eta Oscar Saria metraje luzeko dokumental mailan.
 
Aurkezten du. José Félix Collazos. Arkitektua. “Caiman. Cuadernos de Cine”n kolaboratzailea
Reino Unido, 2008
 
Zuzendaria eta gidoilaria: James Marsh.
Argazkilaritza: Igor Martinovic (C).
Musika: Michael Nyman, J. Ralph.
Dokumentala
Parte hartzen dute: Philippe Petit, Jean François Heckel, Jean-Louis Blondeau, Annie Allix, Davod Forman, Alan Welner, Mark Lewis.
 
Iraupena: 94 min.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelaniazko azpi-tituluekin

Doako sarrera

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 3a, asteazkena, 20:00 O.
Exit Through the Gift Shop

Maiatzaren 17a, asteazkena, 20:00 h.
REM

Maiatzaren 24a, asteazkena, 20:00 O.
El nuevo Rijksmuseum

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información