Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

El guía del desfiladero

Apirilaren 21a, ostirala
17:30 O.

   Duela mila urte baino gehiago, Laponiako eremu urruti batean, hamasei urteko mutiko bat ehiza egun bat eta gero etxera itzultzen da eta Chud tribuko gudari bortitzek bere familia hil egin dutela ikusten du. Momentu hartatik aurrera, haien heriotzen mendekuaren bila ibiliko da, aldi berean ondoko herrixka berehala helduko den Chud-en inbasiotik salbatzen saiatzen den bitartean.
 
     1987ko Oscarretan hautagaia izan zen ingelesa ez den hizkuntzan eginiko pelikularik hoberenera, norvegiar zinemak eszenatokira eraman zuen eta bere lehendabiziko arrakasta internazionala lortu zuen horrela gainera. Laponiako Saami hizkuntzan filmatutako lehendabiziko lana izan zen beste aldetik, beraz oso garrantzitsua da jatorrizko hizkuntzan ikustea.
 
   Nafarroako Filmotekak ezinbestekoa den lan hau norvegiako filmografiatik berreskuratzen du, arratsaldean emanen da eta batez ere (ez bakarrik) familientzat pentsatuta dago.
Pathfinder/Veiviseren/Ofelas, Norvegia, 1987
 
Zuzendaritza eta gidoia: Nils Gaup
Argazkiak: Erling Thurmann-Andersen (C)
Musika : Kjetil Bjerkestrand, Marius Müller, Nils-Aslak Valkeapää
Antzezleak : Mikkel Gaup, Ingvald Guttorm, Nils Utsi, Henrik H. Buljo, Nils-Aslak Valkeapää, Helgi Skúlason, Inger Utsi, Svein Schaffenberg.
Hizkuntzaa :J.B. saamieraz azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena : 86 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 7a, ostirala, 20:00 O.
Uno tras otro

Apirilaren 21a, ostirala, 20:00 O.
The Optimists

Apirilaren 28a, ostirala, 20:00 O.
Laburmetraia saioa

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información