Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

B-52

Martxoaren 7a, asteartea
20:00 O.

     Hegaldiei buruz prestatutako Ikuspuntu programak oraingoan Filmoteka bisitatzen du abiazioaren beste aldea erakusteko intentzioarekin: zerutik airea sentitu daiteke, distantzia handiak konektatzeko ametsa bete daiteke, hegazti bat izanen bazina bezala sentitu… baina beste aldetik ahalmen hau gerrarako erabili daiteke, eta baita espioitza edo gizakiak airetik aurrera eramaten dituen beste gauza maltzur askotarako ere. Harmut Bitomsky dokumentarista alemaniar handiak 90. hamarkadan filmatu zuen lan hau, aire munstro baten erretratu itzela eginez, B52 hegazkin bonbaketari mitikoa, aldi berea, mende honetako Estatu Batuetako aire eta lur dominazioaren ikur bilakatu zena. Beste estilo bitxia alde batera utzi gabe, Bremenen jaiotako zuzendari hau ez da airean geratuko, lurreko kontra-planoa bilatzen d u ere. Bitomsky-k 2.250 tona bonba jaurti zituen piloto estatubatuarrari hitz egiteko aukera ematen dio eta gero berehala Vietnamen bere emaztean erditik zatituta aurkitu zuen gizonaren testigantza aurkitzen dugu. Hegazkineko kaxa beltza guztiz irekitzen da bere ondorio guztiekin gainera, gugandik urruti ez dauden usategietatik Vietnam, Kosovo edo Irakera… Hegazkin historikoa txatarra objektu bat bilakatu arte, birziklatu eta buzeorako erabiltzen diren tramankuluetan edo urtu eta altare bateko zutabeak bilakatzen dena.
    Berlinen 2001an estreinatu zen film bat, dokumental bat nola pilotatu behar den erakusten digu eta horretarako zuzendariaren presentziak laguntzen du, Harmut Bitomsky, zinema saiogilea, 40 dokumentalen egile eta Filmkritik aldizkari ospetsuaren editorea hamar urtez.
EEUU-Alemania-Suiza, 1998
 
Zuzendaritza eta gidoia : Hartmut Bitomsky
Argazkiak : Volker Langhoff (C)
Muntaia : Theo Bromin
Dokumentala 
Hizkuntza : J.B. ingeles eta alemanieraz azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena : 104 min.
Volver
Abonoak erosi

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.