Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

La naranja mecánica

Abenduaren 2a, ostirala
20:00 O.

     Bretainia Handia, etorkizun zehaztugabea. Alex (Malcolm McDowell) gazte oso agresibo bat da eta bi pasio dauzka: biolentzia bortitza eta Beethoven. Dragoen (errusierako “drug”-tik hartuta, “laguna, kolega”) bandako liderra da, biztanleria beraien instintu basati, jipoi eta bortxaketekin izutzen duena. Beldurra handituz joaten da hilketara iritsi arte eta Alex espetxeratua izaten da. Bertan, kartzelan, ber-hezkuntza esperientzia berri batean sartuko da boluntario gisa, gizartearen aurkako edozein jarrerarekin bukatzen saiatu nahi duen programa batean hain zuzen ere.
     Anthony Burgess-ek idatzitako izen bereko nobelaren moldaketa. Orange euskaraz laranja esan nahi du, baino tituluaren izena beste hitz batetik dator, ourang, jatorri malayokoa, idazlea bertan hiru urtez bizi baitzen. Beste esanahi bat dauka eta esanahi hau pertsona da. Era honetan idazleak hitz joko bat sortu zuen eta tituluak benetan esan nahi duena “gizon mekanikoa” da. Alexek filmaren zatirik handiena nadsat-en kontatzen du, nerabe hizkera irreal bat, hizkuntza eslabiarrak (batez ere errusiera), ingelesa eta cockney nahasten dituena.
    Pelikula egoera bortitz ugari aurkezten ditu eta hauekin kritika soziala errazten du ere, batez ere psikiatrian, gazte pandillerismoan, psikologiako jarrera konduktuktistetan eta beste topikoetan, etorkizuneko gizarte distopikoan. Bere soinu banda batez ere pasaje klasikoekin sortu da, haietako batzuk berriz interpretatuak eta batzuk Wendy Carlos konposatzaileak motatutakoak, horretarako Moog sintetizatzailea erabilita.
     Nahiz eta polemika ugari eduki, zinema sari askotan izan da hautagaia, hauen artean nabarmentzekoak dira Oscarretako bi hautagaitzak, haien artean pelikularik hoberena, kategoria honetan nominatua izan zen lehendabiziko zientzia fikzio pelikula izanik. AFI’s Top 10 listako zientzia fikzio kategorian aurkitzen da.
A Colckwork Orange, Erresuma Batua, 1971
 
Zuzendaritza eta gidoia : Stanley Kubrick
Argazkiak: John Alcott (C)
Musika: Wendy Carlos
Antzezleak: Malcolm McDowell, Patrick Magee, Michael Bates, Adrienne Corri, Warren Clarke, John Clive, Aubrey Morris, Carl Duering, Paul Farrell, Clive Francis.
 
Hizkuntza: J.B. ingelesez azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena: 137 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 30a, asteazkena, 20:00 O.
2001. Una odisea del espacio

Abenduaren 9a, ostirala, 19:30 O.
Barry Lyndon

Abenduaren 16a, ostirala, 19:30 O.
El resplandor

Abenduaren 23a, ostirala, 20:00 O.
La chaqueta metálica

Abenduaren 30a, ostirala, 19:30 O.
Eyes Wide Shut

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información