Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El político. (All The King’s men)

Abenduaren 9a, ostirala, 20:00etan.

 
 Patrulla de Tráfico (Trafikoko patruila) telebistako seriean Dan Matthews izeneko buruaren paperagatik gogoratua, jatorriz Estatu Batuetakoa den aktore honek, bizi izan balitz, gaur, 100 beteko zituen. Pennsylvanian jaio zen artisten familia baten altzoan eta oso gazte zela erabaki zuen agertokiko oholtza gainera igotzea. Zineman debuta Quién conquista es la mujer (Konkistatzen dena emakumea da) film luzean egin zuen, 1937an. El Político / Politikaria filmeko Willie Stark-en pertsonaia izan zen izar bihurtu zuena. Interpretazio horrekin, Urrezko Globoa eta Oscar sari preziatua eskuratu zituen aktorerik onenaren kategorian.

Willi Stark (Broderick Crawford) gizon zintzo eta ausartak, eraldaketa handia jasaten du politikan sartzea erabakitzen duen egunean dena joko zikina dela ohartzean. Gobernadore hautatzen dutenean, bere printzipioak alde batera utzi eta prentsaz eta irratiaz jabetzea erabakitzen du. Izaki ustel bihurtuta, ahal duen guztia egingo du boterean jarraitzeko.
 
USA, 1949
 
Zuzendaritza: Robert Rossen.
Gidoia: Robert Rossen.
Argazkia: Burnett Guffey.
Musika: Louis Gruenberg.
Ekoizpena: Columbia Pictures.
Antzezleak: Broderick Crawford, Mercedes McCambridge, John Ireland, Joanne Dru, John Derek, Shepperd Strudwick, Anne Seymour.
 
Iraupena: 109 min.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa, gaztelerazko azpitituluekin.
Sarrera: 3 €.
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
Tora! Tora! Tora!