Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El bueno, el feo y el malo

Urriaren 26a, asteazkena
19:30

       Ipar Amerikako gerra zibilean (1861-1865), hiru sari ehiztari altxor baten bila joaten dira, ezin baitute bakarrik beste bien laguntza gabe aurkitu. Horrela ba, elkarlanean arituko dira altxorraren bila.
    Madril, Burgos eta Almerian filmatu zen pelikula hau (barruko eszena batzuk Erromako Cinecittè zinema-estudioan filmatu ziren). Sad Hill hilerria, bertan hiru aktore nagusiek duelu bat edukiko dute filmeko azken eszenan, Santo Domingo de Silos herrian aurkitzen da, Contrerasetik kilometro gutxitara.
     Urteak igaro ahala, Leonek genero hau indartzeko egin zituen esfortzuek fruitua ekarri zuten: El bueno, el feo y el malo europako western pelikularik hoberena izan da eta Quentin Tarantinoren hitzetan “sekula hobekien zuzendu den pelikula da”. Richard Corlis eta Richard Schickel Time aldizkariko kritikoek inoiz estrenatu diren 100 pelikularik hoberenetarikoen artean kokatu zuten. Beste alde batetik The New York Times egunkariak noiz filmatu diren 1.000 pelikularik hoberenetarikoen artean kokatu zuen ere. 2008an Empire aldizkariak inkesta bat egin zuen irakurle eta adituen artean 500 pelikularik hoberenak aukeratzeko eta azkenean 25. postuan kokatu zen.
Il buono, il brutto, il cattivo, Italia-Espainia-Alemania, 1966
 
Zuzendaritza: Sergio Leone
Gidoia: Agenore Incrocci, Furio Scarpelli, Luciano Vincenzoni,Sergio Leone.
Argazkiak: Tonino delli Colli (C) 
Musika: Ennio Morricone
Antzezleak: Clint Eastwood, Lee Van Cleef, Eli Wallach, Aldo Giuffré, Rada Rassimov, Mario Brega, Luigi Pistilli, Aldo Sambrelli, Enzo Petito, Claudio Scarchilli, Ali Mulock, John Bartha.
 
Hizkuntza: J.B. ingelesez azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena: 175 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 5a, asteazkena, 20:00
Por un puñado de dólares

Urriaren 19a, asteazkena, 20:00
La muerte tenía un precio