Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Por un puñado de dólares

Urriaren 5a, asteazkena
20:00

   Juarezen heriotza eta gero, justicia eza eta beldurra dira nagusi Mexikon. Joe (Clint Eastwood), pistolero eskale bat, San Miguel herri mugakidera iristen da, bertan bi familia eremuaren kontrolagatik borrokan ari direlarik, eta klan Gorriaren zerbitzura sartzen da. Gau batean, mexikar eta Unioneko soldaduen arteko urre eta armen arteko hartu-emanaren testigu bihurtzen da. Yojimbo estiloko western filmen antzeko remake bat, Akira Kurosawarena.
    Pelikula hau spaghetti western zinema azpigeneroa finkatu zuen eta bai Clint Eastwood eta bai Sergio Leone famatu bihurtu zituen. “Dolarraren trilogía”-ren lehendabiziko filma da. Ennio Morriconeren musika Nastro d’argento saria jaso zuen ere, Sindacato Nazionale Giornalisti Cinematografici Italiani-ren eskutik. Espainian filmatu zen, batez ere orain desagertua dagoen eta “Golden City” deitzen zuten herrian, Hoyo de Manzanarez (Madrid) inguruan, baina baita gaur Cabo de Gata-Mihar (Almeria) parke naturalean ere.
Per un pugno di diollari, Italia-Espainia-Alemania, 1964
 
Zuzendaritza: Sergio Leone
Gidoia: Sergio Leone, V. Andrés Catena, Jaime Comas.
Argazkiak: Jack Dalmas (C) 
Musika: Ennio Morricone
Antzezleak: Clint Eastwood, Marianne Koch, Gian Maria Volonté, Wolfgang Lukschy, Sieghardt Rupp, Joseph Egger, Antonio Prieto, José Calvo, Margarita Lozano, Daniel Martín, Benito Stefanelli, Mario Brega, Bruno Carotenuto.
 
Hizkuntza: J.B. ingelesez azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena: 95 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 19a, asteazkena, 20:00
La muerte tenía un precio

Urriaren 26a, asteazkena, 19:30
El bueno, el feo y el malo

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información