Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Bicicletas versus coches

Irailaren 30a, ostirala
20:00 O.

   Berandu baino lehenago aurre egin beharreko krisi global baten aurrean aurkitzen gara: aldaketa klimatikoa, baliabide fosilen murrizketa eta hirien eta ozeanoen kutsadura. Txirrindula aldaketarako erreminta ezin hobea da baina automobil-industriak milioiak inbertitzen ditu. Txirrindulak versus Kotxeak hiri iraunkorragoen alde lan egiten duten aktibista eta pentsalariak aurkezten ditu. Ez diote txirrindulaz ibiltzeari uko egiten, nahiz eta istripuetan hildakoen kopurua handitu den.
 
 Los Angelesen gehiengoa txirrundilarekin mugitzen zen, gaur egun ordea kotxearen hiriburu mundiala da. Gaur bakarrik biztanleen %0,8-ak erabiltzen du txirrindula.
 Orokorrean, amerikarrek 55 lan-egun igarotzen dituzte kotxean eta irabazitakoaren %25-a garraiobide honetan gastatzen dute.
 
   Sao Paulon 20 milioi persona bizi dira eta 7 milioi kotxe daude. Hiru orduko bidaia egin behar dute lanera joateko. Han astero txirrindulari bat harrapatzen da. 400 kilometro txirrindula bide eraikitzeko konpromezua dago.

   Kopenhagen, 1937. urtean txirrindula bat zegoen hiru biztanleko. Gaur 1.000 kilometro txirrindula bide baude eta 5 pertsonetatik 4-k txirrindula daukate. %40-ak txirrindula erabiltzen du lanera joateko. Kopenhagen EE.BB.-etan baino jende gehiagok erabiltzen du txirrindula.
 
   Kopenhage eta Amsterdam dira, bokazioz, munduko txirrindula hiriburuak. Ez batak ez besteaz ez dut automobil industria nazionalik.
Txirrindulak versus kotxeak (Bikes vs. Cars, Suecia, 2015)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Fredrik Gertten
Argazkiak: Kiki Allegier, Janice D’Avila (C)
Musika: Florencia Di Concilio
Dokumentala
 
Hizkuntza: J.B. ingelesez, portugesez eta gaztelaniaz azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena: 91 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 23a, ostirala, 20.00 O.
La bicicleta verde