Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Beiak

Abenduaren 15a, osteguna, 20:00etan.

    Julio Medemen lehen film luzea izan zen, Baztan ibarrean filmatu zena. Pelikulak Gipuzkoako ibar txiki bateko landaguneko girora eramaten gaitu. Hiru belaunalditan zehar, Gipuzkoako ibar txiki bateko bi familiaren arteko harremana korapilatsua da, indarkeriaz, norgehiagoka ezatseginaz eta pasiorik sakonenez beterikoa. Istorioa Gipuzkoan hasten da, 1875an. Karlisten lubaki batean, gerran, Manuel aizkolari ospetsua bizirik ateratzen da hildako baten odolarekin zikinduta eta hilda dagoenaren itxura hartuta. Hildakoak garraiatzen dituen gurdi batetik ihes egitean behi handi batekin egiten du topo. Sentsazio arraroa sentitzen du hura ikustean, eta bizitza osoan zehar haren obsesioa izango da. Hortik aurrera, hiru belaunaldiren istorioa kontatzen da, 1936ko Espainiako Gerra Zibilaren hasierara iritsi arte.

      Medemek originaltasunez beteriko aparteko uneak erakusten ditu filme osoan zehar; aurkikuntza formal ugariek Medem filmeen mundu propioa duen egile gisa agertzen dute. Debut harrigarri eta originala izan zen, eta horren bidez hainbat sari eta kritikari askoren mirespena lortu zituen.
 
España, 1993
 
Zuzendatitza: Julio Medem.
Gidoia: Julio Medem, Michel Gaztambide.
Ekoizpena: Fernando de Garcillán y José Luis Olaizola.
Argazkia: Carles Gusi.
Muntaketa: Mª Elena Sáinz de Rozas.
Musika: Alberto Iglesias.
Ekoizle: Sogetel, Idea S.A.
Antzezleak: Carmelo Gómez, Emma Suárez, Ana Torrent, Txema Blasco, Kándido Uranga, Klara Badiola, Karra Elejalde, Pilar Bardem, Ramón Barea, Miguel Ángel García Fuentes, Aitor Mazo.
 
Iraupena: 93 min.
Hizkuntza: Euskera.

Sarrera doakoa da. Gonbidapena leihatilan jaso behar da (aretoa bete arte).

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 22a, osteguna, 20:00etan.
Beiak