1985eko maiatzak 13an, Philadelphiako poliziak MOVE talde erradikalak okupatutako eraikinera kilo bat lehergailu militar jaurti zuen. Lehergailuen ondorioz sortu zen suteak ordubetez jarraitu zuen nahiz eta suhiltzaileak mahukak prest zituztela bertan egon. Bost haur eta sei heldu hil ziren gertaera horietan eta 61 etxebizitza suntsitu zituen suak, hiriaren historian izandako suterik handienetakoa izan zen.
Tribeca Zinema Jaialdian (New York) muntaiarik onenaren saria, epaimahaiaren izendapen berezia eta zuzendari berri onenaren saria lortu zituen.