Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La gran aventura de Robin y Marian

Ekainaren 16a, osteguna
20.00

     XII. mendeko Gurutzadatan galdutako urteengatik etsita, Robin Hood eta Little John bere laguna Ingalaterrara itzultzen dira euren Erregearen, Rikardo Lehoi Bihotz deituaren, heriotzaren ondoren. Robin-ek berehala jakiten du Ingalaterra berriro ere Juan Sin Tierra (Herrialderik gabea) Erregearen uztarri despotikoaren mendean dagoela. Notthingham-eko sheriffak, Robin-en aspaldidaniko arerioak, oraindik bere eskuetan du boterea eta Pudsey-ko Sir Ranulf-en zerbitzura dago. Robin-en maite ederra, Marian, orain, Kirkly inguruan dagoen komentuko abadesa lasaia da. Hoztasun handiarekin egiten dio harrera, baina oraindik sakona da harenganako sentitzen duen maitasuna. Robin nekatuaren itzulera aukera berri bat zapaldutako eta lider baten beharrean dagoen herriarentzako.
 
     Duela 40 urte Nafarroako lurraldeetan (Artaxoa, Urbasa, Iruña eta abar), filmatutako film hori, seguruenik gure komunitatean filmatutako filmen artean onena izango da. Urteurrena aprobetxatuz, maitasun-istorio krepuskular eder hau filmatzeko gure ingurunea aukeratu zutenei omenaldi gisa gogoratzen dugu.
Robin and Marian, AEBak, 1976
 
Zuzendaritza: Richard Lester
Gidoia : James Goldman
Argazkiak : David Watkin (C)
Musika: John Barry
Interpretatzaileak: Sean Connery, Audrey Hepburn, Robert Shaw, Richard Harris, Ian Holm, Nicol Williamson, Denholm Elliott, Kenneth Haigh, Ronnie Parker, Bill Maynard, Esmond Knight, Victoria Abril.
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 105 min.

Sarrera: 1 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 2a, osteguna, 20:00
Caminos inesperados / Muy poca cosa

Ekainaren 9a, osteguna, 20:00
Corazones rojos

Ekainaren 29a, asteazkena, 20.00
Festa

Ekainaren 30a, osteguna, 20:00
Aventura en Sanfermín