Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Selección de cortoemtrajes

Ekainaren 24a, ostirala
20.00

Dena ondo aterako da (Alles Wird Gut, Austria, 2014)
      Asteburuko aita batekLea bere 8 urteko alaba jasotzen du. Dena normaltasunean joaten da, baina, handik denbora batera, Lea zerbait gaizki doanaren sentsazioa edukitzen hasten da. Zoritzarreko bidaia bat hasten da.
Muga txikiagoa (Minor Border, Austria, 2014)
     Hondeatzeko makina batek muga-pasabidea eraisten du. Pantailan habe handiak tolesten ikusten diren bitartean, Schengen-eko Akordioaren garaiko balizko zirkulazio-askatasunari buruzko iritzi-trukaketa entzun daiteke eta, baita, behin adierazpen fisikoak desagertutakoan mugaketa-lerroek jarraituko ote dutenari –eta zein neurritan– buruzkoak ere. Mugako herrialdeei buruzko dokumental zorrotza da, gertakariz eta emozioz betea.
Maitea (Liebling, Austria, 2015)
   Tamarak Hans bere bikotearengandik banandu egin nahi du eta erabaki horrek bere inguruko pertsonen existentzia mehatxatzen du. Hans-ek ezin du bizileku duten etxea ordaindu eta Tamararen aitaginarrebak, berak ikaragarri maite duenak, egoitza batera joan beharko du. Kanpoko munduarengatik guztiz isolatuta, azken asteburu bat elkarrekin igarotzen dute; elkarri etengabe aurre eginez, inork amore eman gabe.
Dena ondo aterako da (Alles Wird Gut, Austria, 2014)
 
Patrick Vollrath-en filma
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa alemanez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 30 min.
 
Muga txikiagoa (Minor Border, Austria, 2014)
 
Lisbeth Kovačič-en filma
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin
Iraupena: 25 minutu
 
Maitea (Liebling, Austria, 2015)
Sebastian Schmidl-en filma
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin
Iraupena: 42 minutu

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 3a, ostirala, 20.00
Basamortu tristeak. Robot baten ipuinak / Amour fou

Ekainaren 10a, ostirala, 20.00
Hildakoak baino ez dira etxera itzultzen

Ekainaren 17a, ostirala, 20.00
Domino / Haran ilunean