Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

El arquitecto de Nueva York

Maiatzaren 25a, asteazkena
20:00

     Rafael Guastavino Moreno arkitektoa (Valentzia, 1842-Baltimore, 1908) Estatu Batuetan eragin handiena izandako espainiar arkitekto originalena dela esaten da. R. Guastavino Company enpresarekin, mila eraikin baino gehiago eraikitzera iritsi zen. 1881. urtean, emaztea eta hiru seme-alaba zaharrenak Argentinara joan ziren; Guastavino, aldiz, berrogei dolar zituela eta ingelesa ia ezer jakin gabe, Rafael seme gazteena hartu eta New York aldera joan zen, Ellis irlaraino, beranduago berak berritu zuen lekura. Zurezko egitura tradizionalek sute handiak izan zituzten, eta arkitektura klasizistak bobeda handiak baina merkeak eta arinak behar zituen; hori dela-eta, "kohesio-eraikuntza" proposatu zuen, adreiluari esker, Kataluniako hainbat hariko bobeden tradizioa kontuan hartuta.
     Estatu Batuetako arkitekto onenenetariko batzuekin egin zuen lan; esate baterako, McKim eta Mead & White-ekin. Horientzat bobedak egin zituen Bostongo Liburutegi Publikoan eta Virginiako eta Columbiako unibertsitateetan. Halaber, oso ezagunak dira New Yorkeko Grand Central Terminaleko gangak, bereziki Oyster Bar ospetsuarenak.
Sortutako enpresak arrakasta handia izan zuen, eta semeak hirurogeiko hamarkadara bitarte han lan egin zuen. Enpresak eginak dira honako hauek bezalako eraikin hain enblematikoak: New Yorkeko Carnegie Hall, City Hall metro-geltokia, Erreserba Federalaren eraikina edo Queensboro zubiaren sabaiak, Queens Manhattan-ekin lotzen duenarenak.
 
      Europa osoko emigratzaile askoren moduan, Guastavino amerikar ametsaren bila joan zen, baina inork ez zuen pentsatuko "New York-eko arkitektoa" izaten amaituko zuenik, New York Times-en agertutako haren nekrologikoaren arabera. Enpresa 1962. urtean itxi zen, aitaren eta semearen heriotza eta gero bizirik iraun ondoren.
 
Aurkezpena eta solasaldia dokumentalaren zuzendaria den Eva Vizcarrarekin.
Espainia, 2015
 
Zuzendaritza: Eva Vizcarra
Gidoia: Carmesina Franch, Ernest Sorrentino
Argazkia: David Molina (K)
Musika: Miquel Gil, Pedro Peiró, Javier Vercher.
Dokumentala
 
Hizkuntza: JB gazteleraz.
Iraupena: 75 min.

Sarrera doakoa da

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 4a, asteazkena, 20:00
Erich Mendelohn. Incessant Visions

Maiatzaren 11, asteazkena, 20:00
Haus Tugendhat

Maiatzaren 18a, asteazkena, 20:00
The Rise and Fall of Penn Station

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información