Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

El gran museo

Maiatzaren 19a, osteguna
20:00

    Aurreko urteetan bezala, Nafarroako Filmotekak bat egin du Museoen Nazioarteko Egunarekin (maiatzak 18), eta, Nafarroako Museoen Sarearekin batera, pelikula bat programatu du, instituzio horiek arte-lanak berreskuratzeko, artxibatzeko, katalogatzeko eta erakusteko duten garrantzia azpimarratzearren.
     El gran museo dokumentalean beste modu batera erakusten da Vienan Artearen Historiaren Museoko erakusketen atzean gordetzen den lana. Johannes Holzhausen zuzendariak, fikziozko pelikula bat izango balitz bezala, dokumental bat grabatu du elkarrizketarik gabe, off ahotsik gabe eta hondo-musikarik gabe. Bertan, gertutik ikus daiteke artea inguratzen duen dekoratu ezin hobea sortzeko egindako ibilbidea, zuzendariaren lanetik hasi eta museoko garbiketa-zerbitzuko langilearena bitarte. Pelikulan, langile horien eguneroko ohikeria jasotzen da, erakusketak egiterakoan arazoak sortzen dituzten drama txikiak aintzat hartuta; halaber, honako galdera hain garrantzitsuak bezalakoak erantzuteko eta hausnartzeko bidea ematen du: Zer-nolako eginkizuna du arteak nazio baten nortasuna irudikatzean politikaren eta turismoaren barnean?   
     Caligari Saria Berlingo Zinema Jaialdian.
Das Grosse Museum, Austria, 2014
 
Zuzendaritza: Johannes Holzhausen
Gidoia: J. Holzhausen y Constantin Wulff
Argazkia: Attila Boa, Joerg Burger (K)
 
 
Hizkuntza: JB alemanez eta ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 94 minutu

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 24a, asteartea, 19:00
Reza para que el diablo regrese al infierno

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información