Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

The Rise and Fall of Penn Station

Maiatzaren 18a, asteazkena
20:00

    1903. urtean, Pennsylvania Railroad konpainia Hudson eta East River ibai azpian tunelak eraikitzeko ingeniaritzako obra izugarria egiten hasi zen, trenbidea New Jerseytik Manhattanera konektatzeko eta Long Island aldera luzatzeko. Tunelak Hudson ibaiaren azpian eraikitzea nahiko erraza izan bazen ere, benetako amesgaiztoa izan zen East River azpian egitea. Tunel horiek Pennsylvania Station-ekin elkartzen ziren, Manhattan-en kokatua eta Parisko Gare d´Orsay-n (dagoeneko tren elektrifikatuak bazituen) eta Caracallako erromatar termetan inspiratua. Pennsylvaniako geltokiak ia zortzi akre (3 hektarea) estaltzen zituen, eta hiriko bi etxe-uhartetan hedatzen zen, munduko espazio publiko handienetarikoa okupatuaz. Barruko espazio nagusiak 45 metrotik gorako altuera zuen, eta Erromako San Pedroko nabearekin aldera zitekeen, tamainaren nahiz ospearen aldetik. Sarreretan kokatutako granitozko sei arrano monumentalek ateak zeharkatzen ikusi zituzten 1910. urtean inaugurazio-egunean joandako 100.000 pertsona.
     Charles McKim arkitektoaren obrarik onenetarikoa izan zen. Geltokia erromatar monumentuen handitasunarekin eraiki zuen: erromatar trabertinoa barruan eta Massachusetts-ko granitoa kanpoan, altzairuzko egitura ikaragarriaz eta barruko bobedetako sabai-leiho ikusgarriez gain. Arrakasta berehala lortu zuen. 1945. urtean bakarrik, 100 milioi bidaiari baino gehiagok erabili zuten.
    Baina, ireki eta handik ia 53 urtera, konpainia itota geratu zen finantza aldetik, eta eraistea erabaki zuen. Eraikinaren lekuan, Madison Square Garden kirol-estadioa egin zuten eta bulegoak kokatzeko altuera handiko eraikin-multzoa. Goiz euritsu triste batean, 1963. urteko urriaren 28an, Penn Station eraisten hasi ziren, kontserbatzearen alde herritarrek egindako manifestazioen artean. Egun, eraikina ez dago, tunelak eta trenak urtero milioika pertsonari zerbitzua ematen jarraitzen duten arren.
 
Solasaldia Luis Tenarekin eta Santiago Sáinz de los Terrerosrekin. Moderatzailea: Carlos Chocarro
AEB, 2014
 
Zuzendaritza: Randall MacLowry
Gidoia: Randall MacLowry, según el libro de Jill Jonnes
Argazkia: Jason Longo, Stephen McCarthy (K)
Musika: John Kusiak, P. Andrew Willis.
Dokumentala
 
Hizkuntza: JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 56 min.

Sarrera doakoa da

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 4a, asteazkena, 20:00
Erich Mendelohn. Incessant Visions

Maiatzaren 11, asteazkena, 20:00
Haus Tugendhat

Maiatzaren 25a, asteazkena, 20:00
El arquitecto de Nueva York