Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Haus Tugendhat

Maiatzaren 11, asteazkena
20:00

    "Haus Tugendhat" dokumental handi eta bikainean, aparteko etxe horren historia eta Mugimendu Modernoaren gertaeretariko baten zaharberritze-prozesua jasotzen dira, beharbada arkitekturaren azken “gesamtkunstwerk”, 1928 eta 1930 urte artean diseinatua Tugendhat-arren familia gaztearentzat Brno hirian (egun, Txekiar Errepublika). Nola egin aurre Mugimendu Modernoaren maisu-lan bati, alde batera erabat geratu ondoren? Zaharberritzean, denboraren aztarnak utzi behar dira edota dena berreskuratu diseinatu zen moduan? Pelikulan, Tugendhat Etxearen oinordekoek "hilotz dotoreari" bizitzeko aukera berri bat emateko egindako ahalegin arazotsuaren berri ematen da. Mies van der Rohek diseinatu zuen, 1929an Bartzelonako Pabiloiaz arduratzearekin batera. Azkenik, eraikina Miesek pentsatu bezala eraiki zen berriz.
   Dokumentazio zorrotz eta elkarrizketa ezberdinen bitartez, Miesek Gretarekin eta Fritz Tugendhat-ekin izandako harremana ez ezik, proiektuaren garapena eta familiak etxean igarotako hamar urte eskasetan izandako bizimodua ere kontatzen dira. 1938. urtean, nazien okupaziotik alde egin beharrean aurkitu ziren, eta lehenik Suitzara eta gero Venezuelara joan ziren, judutarrak izateagatik. Gerra ondoren, etxea gimnasia erritmikoko eskola terapeutiko gisa erabili zen. Txekiar Errepublikan, arkitektura modernoaren adibide bakarra da, UNESCOren zerrendan Gizadiaren Ondare gisa jasoa.
   Legezko arazo askoren ondoren, UNESCOk berak egindako presioarekin eta oinordekoei itzultzeko eztabaidaren erdian eta horiek horren inguruan zituzten iritzi ezberdinen artean, 2010. urtean etxea berreraikitzeko asmo handiko lanak hasi zituzten; etxea publikoarentzat 2012ko martxoaren 6an ireki zuten. Egitura nahiz alboko lorategia berritu eta lehen bezala berreskuratu dira. Gainera, barruan Miesen altzari originalen erreplika zehatzak jarri dira.
 
Aurkezlea: Mariano González Presencio           
Alemania, 2013
 
Zuzendaritza eta gidoia: Dieter Reifarth
Argazkia: Rainer Komers, Kurt Weber (K)
Musika: Robin Hoffmann.
Dokumentala
 
Hizkuntza: JB alemanez, txekieraz eta ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 112 min.

Sarrera doakoa da

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 4a, asteazkena, 20:00
Erich Mendelohn. Incessant Visions

Maiatzaren 18a, asteazkena, 20:00
The Rise and Fall of Penn Station

Maiatzaren 25a, asteazkena, 20:00
El arquitecto de Nueva York

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información