Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Erich Mendelohn. Incessant Visions

Maiatzaren 4a, asteazkena
20:00

    Erich Mendelsohn, Walter Gropius-en eta Mies van der Rohe-ren garaikidea, Alemaniako arkitektura espresionistaren adierazle handienentzat hartzen da. Ekialdeko Prusian (egun, Polonia) jaio zen. 1912. urteaz geroztik arkitektoa. Paper txikietan zirriborratzen zituen "etengabeko ikuspegiak" medio gogoratzen du jendeak, trazu irmoekin, Lehen Mundu Gerrako alemaniar lubakietan. Marrazki horietako batean instrumentu optikoen balizko fabrika marraztu zuen, eta Albert Einsteinen teorien postulatu batzuk aztertzeko eta egiaztatzeko laborategi bat eraiki nahi zuten zientzialariek atseginez hartu zuten. Horrela sortu zen Postadam-eko Einstein dorrea, 1921. urtean amaitua, XX. mendeko arkitekturaren ikurretariko bat. Obra horrek izandako arrakastari esker, Mendelsohnek enkargu ugari jaso eta dirutza irabaztea lortu zuen.
    1933. urtean, Alemaniako Arkitektoen Batasunetik eta Prusiako Arteen Akademiatik egotzi ondoren, ondasunak naziek konfiskatuta eta ondorio are larriagoak aurreikusita, Ingalaterrara joan zen, jakintza eta ospea baino baliabide gehiagorik gabe. Handik gutxira, hainbat proiektu egin zituen Israelen eta Palestinan. 1941. urtean, Estatu Batuetara joan zen eta han bizi izan zen hil arte. Bigarren Mundu Gerran, etorkina zenez, hitzaldiak ematen eta argitalpenak egiten aritu zen, gobernuari aholkularitza eskaintzearekin batera. Behin gatazka amaituta, San Frantziskon bizi izan zen 1953. urtean hil zen arte. Azken etapa horretan, hainbat proiektu garrantzitsu egin zituen, eta tartean sinagoga ugari.
   2012. urtean, Israelgo Duki Dror zuzendariak dokumental bikaina egin zuen Alemaniako arkitektoaren eta haren emazte Luise Maas-en (talentu eta edertasun handiko biolontxelo-jotzailea) bizitzaren eta obraren inguruan, emaztearen memorietan eta senarraren gutunetan oinarrituta.  Mendelsohn Albert Einsteinen eta Frank Lloyd Wright-ren laguna zen.
 
Aurkezlea: Ramón Garitano
Israel-Polonia-AEB-Alemania, 2011
 
Zuzendaritza: Duki Dror
Gidoia: Duki Dror, Galia Dror.
Argazkia: Phillippe Bellaiche (K)
Musika: Haim Frank Ilfman.
 
Hizkuntza: JB alemanez eta ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 70 min.

Sarrera Doakoa da

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 11, asteazkena, 20:00
Haus Tugendhat

Maiatzaren 18a, asteazkena, 20:00
The Rise and Fall of Penn Station

Maiatzaren 25a, asteazkena, 20:00
El arquitecto de Nueva York

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información