Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Tres colores. Azul

Maiatzaren 13a, ostirala
20:00

    Auto-istripu batean, Juliek bere senarra, konpositore ospetsua, eta Anna alaba galduko ditu. Lesioetatik berreskuratzean, bizimodu berri bat hasteko erabakia hartuko du, independentea, bakartia eta anonimoa, lehen zituen pribilegioetatik urrunduaz. Olivier, Patriceren laguntzailea, isolamendu horretatik aterarazten ahaleginduko da. Olivier aspalditik maiteminduta dago Julietaz, eta, azkenean,  «Europarako Kontzertua», Patricek amaitu gabe utzitako asmo handiko obra, amaitzeko konbentzituko du.
 
   Bisualki, zuzendariak teknika asko erabiltzen ditu Julieren galera-zentzua eta barne-gatazka erakusteko. Juliek telebistaz hileta ikusten duenean ospitaleko ohean dagoela, haren hatzaren itzalak pantailan ageri den hilkutxa txikia laztantzen du. Behin ospitaletik aterata, bakarrik igeri hasiko da igerileku ilunean, eta minak gero eta gehiago estutuko du; hala ere, igeri jarraituko du, indarrak azkeneraino eramanaz, tristura ahazten ahalegintzeko. Argumentua ulertzeko, Kieślowski-k urdin koloreari zer esanahi ematen dion jakin behar da. Haren hitzetan, egungo garaian jadanik ez du askatasuna sinbolizatzen zentzu politikoan edo sozialean, baizik eta bizitza den bezala bizitzeko askatasuna adierazten du.
 
   Atzerriko Pelikula Onenaren Goya Saria. Veneziako Jaialdian, Pelikula Onenaren, Aktore Onenaren (J. Binoche) eta Argazki Onenaren Urrezko Lehoia.
Trois couleurs : Bleu, Frantzia-Polonia, 1993
 
Zuzendaritza: Krzysztof Kiéslowski
Gidoia: K. Kiéslowski, Krzysztof Piesiewicz.
Argazkia: Slawomir Idziak (K)
Musika: Zbigniew Preisner.
Antzezleak: Juliette Binoche, Benoît Régent, Florence Pernel, Charlotte Véry, Emmanuelle riva, Hélène Vincent, Claude Duneton, Hugues Quester, Jacek Ostaszewski.
Hizkuntza: JB polonieraz, frantsesez eta errumanieraz, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 94 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 1a, ostirala, 20:00
Decálogo 1 y 2

Apirilaren 8a, ostirala, 20:00
Decálogo 3 y 4

Apirilaren 15a, ostirala, 20:00
Decálogo 5 y 6

Apirilaren 22a, ostirala, 20:00
Decálogo 7 y 8

Apirilaren 29a, ostirala, 20:00
Decálogo 9 y 10

Maiatzaren 6a, ostirala, 20:00
La doble vida de Verónica

Maiatzaren 20a, ostirala, 20:00
Tres colores. Blanco

Maiatzaren 27a, ostirala, 17:30
Tres colores. Rojo

Maiatzaren 27a, ostirala, 20:00
Tres colores. Rojo

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.