Weronika Varsovian bizi da, eta, abeslari bezala berebiziko karrera aurrean izan arren, bihotzeko gaixotasun larria du. Frantzian, handik mila kilometro baino gehiagora, Véronique bizi da, fisikoki haren oso antzeko gaztea eta bizitzan ere haren antzekotasun asko dituena; esate baterako, gaixotasuna eta musikarekiko grina. Biak, nahiz eta urrun egon eta itxuraz inolako harremanik ez izan, bakarrik ez daudela sentitzeko gai dira.
Film konplexua; Poloniako zuzendariak film honekin hasi zuen bigarren bizitza profesionala Frantzian. Kieslowskik ez zekien atzerriko hizkuntzarik eta frantsesa are gutxiago, baina ez zuen arazorik izan herrialde eta produkzio-sistema hartara egokitzeko, han jaio izan balitz bezain eroso sentitzen baitzen. Beharbada, Frantzian izandako harrera beroak La Doble Vida de Verónica gidoia egiten lagundu zion, Döppelganger-en mitoari buruzko ideiarekin edo berdin-berdinaren existentziarekin. Kondaira horren arabera, zure berdin-berdina ikustea zorigaiztokoa izan daiteke bi identitate horietako batentzat.
Kieslowskik kolaboratzaile leialenak izan zituen inguruan: Krzysztof Piesiewicz kogidoilari ohikoa, lehen ideiak ematen zituena, eta Zbigniew Preisner konpositorea.
Pelikulak aktore onenaren (Irène Jacob) saria eskuratu zuen Cannesko Zinema Jaialdian, FIPRESCI Saria eta Epaimahai Ekumenikoaren Saria.