Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

The Forgotten Space

Apirilaren 28a, osteguna
20:00

    Allan Sekularen epe luzerako Fish Story proiektuan oinarrituta dago. Saiakuntza filmikoa da, eta itsasoa hondar-irudi moduan erabiltzen du. Normalean, espazio hori ahaztu egiten dugu, eta hondamendiren bat gertatzen denean bakarrik ekartzen dugu gogora. Ingeniarien, politikarien eta langileen testigantzak jasotzen ditu, baina baita sistemak bazter uzten dituen guztien iritziak ere: Holandako eta Belgikako baserritar desplazatuak, munduko ekonomiaren oreka hauskorrean giltzarriak diren soldata baxuko langile txinatarrak, eta Los Angelesen nekez bizi diren kamioilari gainesplotatuak. Bilbon ere eskala egiten duen film hau krisiari buruzko tratatua da, merkantzien garraioa oinarri hartuta. Edukiontzien kargaontzi, tren eta kamioi handien ibilbideari jarraitzen dio, mundu osoan egiten duten mugimendu amaigabean.
Holanda, 2010
 
Zuzendaritza eta gidoia: Allan Sekula eta Noël Burch
Argazkiak: Attila Boa eta Wolfgang Thaler (C)
Musika: Riccardo Tesi eta Louis Andriessen
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, nederlanderaz, gaztelaniaz, koreeraz, txineraz, Indonesiako bahaseraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 112 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 26a, osteguna, 20:00
A la medianoche (Momentos con Javier Arzuaga)