Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Los tarantos

Apirilaren 27a, asteazkena
20:00

    Bartzelonako ijitoen bi familiaren arteko gatazka gordinaren kronika: "Tarantotarrak" eta "Zorongotarrak". Ezkontza batean, Rafaelek, tarantotarrak, Juana zorongotarra ezagutzen du. Bi gazteek, jaiaren magian murgilduta, betiko maitasuna zin egiten diote elkarri odol-itun bat eginda. Maitasun-gau baten ostean, etsaiak diren bi familiatakoak direla ohartzen dira. Rafaelen amak, Juanaren dantzaren xarmak liluratuta, gorrotoa gainditzen du, baina Juanaren aitak ez du ezkontza onartu nahi.
  Alfredo Mañasen antzezlan batean oinarrituta dago, eta William Shakespeareren Romeo eta Julieta obraren bertsio bat da. Ziklo honetan sartu dugu programazio honetan gogoan daukagun dramagile ingelesaren obra oinarri hartuta Espainiako zineman egin zen egokitzapenetako bat baita.
    Rovira-Beletaren obra Espainiako zinemaren klasikoetako bat da, eta estreinatu zen unetik bertatik goretsi zuten. Film hau ingelesez besteko filmik onenaren Oscar saria irabazteko hautagai espainiarretako bat izan zen (Federico Fellinik kendu zion Ocho y medio filmarekin).
Espainia, 1963
 
Zuzendaria: Francisco Rovira-Beleta
Gidoia: Alfredo Mañas (William Shakespeareren lana oinarri hartuta)
Argazkiak: Massimo Dallamano (C)
Musika: Andrés Batista, Fernando García Morcillo, Emilio Pujol, José Solá
Interpreteak: Daniel Martín, Sara Lezana, Carmen Amaya, Antonio Gades, Antonio Prieto, José Manuel Martín, Margarita Lozano, José Manuel Soriano. 
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
Iraupena: 92 min.

Sarrera; 3€

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 6a, asteazkena, 20:00
Don Quijote

Apirilaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
La ilustre fegona / Perdidos en La Mancha

Apirilaren 19a, asteartea, 19:30
Hamlet

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información