Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Hamlet

Apirilaren 19a, asteartea
19:30

    Anaia, Danimarkako erregea, hil ondoren, Claudius erreginarekin ezkondu eta Danimarkako errege bihurtzen da. Doluaren erdian, Hamlet printzeari aitaren mamua agertzen zaio, hiltzailearen aurkako mendekua eskatuz. Orduan, Hamletek aktore ibiltarien konpainia bat kontratatzea erabakitzen du. Erregea anaiak hiltzen duela antzeztu behar dute gortean, antzeko inguruabarretan. Hamletek ikusi nahi du osabaren erreakzioak erruduna dela erakusten duela.
   William Shakespeareren egokitzapen zinematografikorik onena dela esaten dute. Guk egile ingelesa gogora ekartzeko hautatu dugu, heriotzaren IV. mendeurrenean. Laurence Olivier aktorea, antzerki ingeles klasikoan trebatua, da bertsio honen zuzendaria eta protagonista. Lan hau erreferentzia moduan har dezakegu Stratford-Upon-Avoneko idazleak idatzitako istorioen egokitzapen zinematografiko ortodoxoenetarako.
    Hamlet lan honek 4 Oscar sari irabazi zituen, filmik onenaren eta aktorerik onenaren sariak barne. Jean Simmonsek Urrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako Jaialdian.
Erresuma Batua, 1948
 
Zuzendaria: Laurence Olivier
Gidoia: Laurence Olivier (William Shakespeareren lana oinarri hartuta)
Argazkiak: Desmond Dickinson (ByN)
Musika: William Walton
Interpreteak: Laurence Olivier, Jean Simmons, Basil Sydney, Eileen Herlie, Felix Aylmer, Terence Morgan, Norman Wooland, Peter Cushing, Stanley Holloway, Anthony Quale, Harcour Williams, Patrick Troughton.
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 147 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 6a, asteazkena, 20:00
Don Quijote

Apirilaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
La ilustre fegona / Perdidos en La Mancha

Apirilaren 27a, asteazkena, 20:00
Los tarantos

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información