Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La ilustre fegona / Perdidos en La Mancha

Apirilaren 13a, asteazkena, 20:00etan.

La ilustre fregona (Espainia, 1927)
 
Zuzendaria: Armando Pou
Gidoia: Fernando Pou.
Argazkiak: Armando Pou, Tomás Terol (ByN)
Ekoizpena: Ángel eta Rafael Zomeño
Interpreteak: Ángel Zomeño, Mary Muniáin, Margarita Aizcorbe, Modesto Rivas, José Jiménez, Juan Romero, Rafael L. Calvo, Matilde Artero, José Caballero, Encarna Gutiérrez. 
 
Hizkuntza:
Iraupena: 10 min.
 
 Miguel de Cervantesen eleberria. Diego de Carriazo eta Tomás de Avendaño dira protagonistak. Burgoseko bi familia dirudunetako gazteak dira, eta bizitzeko gogo handiak dituzte. Toledon Constanza ezagutuko dute, ostatu batean lan egiten duen neskame ederra.
   Film honetatik gordetzen diren 10 minutuak proiektatuko dira. Kixote ospetsua alde batera utzita, hau da Cervantesen lanetatik ezagutzen den egokitzapen bakanetakoa.
 
 
Perdidos en la Mancha (Lost in La Mancha, BH-EEBB, 2002)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Keith Fulton eta Louis Pepe
Muntaketa: Jacob Bricca
Musika: Miriam Cutler.
Interpreteak: Terry Gilliam, Philip A. Patterson, José Luis Escolar, Tony Grisoni, René Cleitman, Nicola Pecorini, Bárbara Pérez-Solero, Jean Rochefort, Johnny Depp.
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 90 min.
 
 
    2000. urtean, Terry Gilliam Kixote pantaila handira eramaten ahalegindu zen, El hombre que mató a Don Quijote izeneko proiektu batean. Hala ere, zinemaren historiarako zoritxar bat bestearen atzetik etorri zen, eta, beraz, Giliamek Espainian izandako amets zoragarriaren grabazioari buruzko Lost in la Mancha dokumentalarekin konformatu behar dugu. Dokumentalean ikusiko dugu nola atsekabetuko diren teknikariak Gilliamek lan egiteko duen moduarengatik, adimen kaotiko eta aparta baita, eta irudimena gainezka baitu. Horrez gain, grabazio-taldeak zoritxar sinesgaitz batzuei egin beharko die aurre, eta, horien eraginez, grabazioa bertan behera utziko dute.
    Dokumental hau zikloan sartu dugu, hiru inguruabarrek bat egiten dutelako: Cervantesen heroia protagonista da, gehienbat Nafarroako Errege Bardean grabatuta dago, eta film bat egiteko (edo ez egiteko) moduari buruzko ikasgai ona da.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 6a, asteazkena, 20:00
Don Quijote

Apirilaren 19a, asteartea, 19:30
Hamlet

Apirilaren 27a, asteazkena, 20:00
Los tarantos