Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Don Quijote

Apirilaren 6a, asteazkena
20:00

    Alonso Quijano handiki zaharrak, zalduntza-liburuen irakurketaren eraginez zoratuta dagoenak, zaldun egitea eta herrixka uztea erabakitzen du, abentura bila, Sancho Panzak lagunduta. Azken hori zaldunaren ezkutari leial bihurtuko da. Zoritxarreko gorabehera batzuen ostean, lagunak handikia etxera eramaten ahalegintzen dira, berriro ere arrastoan sar dadin.
 Miguel de Cervantesen (1547-1616) izen bereko lanean oinarrituta dago, eta bi aktore hauek ditu protagonista: Rafael Ribelles (On Kixote) eta Juan Calvo (Sancho Panza). Garai hartako eleberririk luzeenaren egokitzapena izan zen, oso egokitzapen leiala, eta elkarrizketak eta atalen ordena begirunez errespetatu zituen. Zorroztasun horren ardurarik handiena Antonio Abad Ojuel (Tutera, 1911-1989) gidoilari nafarrarena izan zen, eleberri ospetsuaren “sintesia” egin zuen eta. Leialtasun horrek eta aipamen horiek eragin ona izan zuten filmaren emaitzan, eta gaur egun oraindik Cervantesen lanen egokitzapenik onenetakoa dela jotzen da. 
   Goian aipatutako aktoreekin batera, bigarren mailako aktore bikainak daude, hala nola Fernando Rey Sansón Carrascoren paperean, Sara Montiel aktore ospetsua Antonia On Kixoteren ilobaren paperean, eta Francisco Rabal.
Espainia, 1947
 
Zuzendaritza: Rafael Gil
Gidoia: Antonio Abad Ojuel
Argazkiak: Alfredo Fraile (ByN)
Musika: Ernesto Halffter
Interpreteak: Rafael Rivelles, Juan Calvo, Fernando Rey, Manolo Morán, Sara Montiel, Juan Espantaleón, Guillermo Marín, Nani Fernández, José M. Seoane, Francisco Rabal. 
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
Iraupena: 135 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
La ilustre fegona / Perdidos en La Mancha

Apirilaren 19a, asteartea, 19:30
Hamlet

Apirilaren 27a, asteazkena, 20:00
Los tarantos