Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

O futebol

Martxoaren 31, osteguna
20:00

    Sergiok eta Simão aitak ez dute elkar ikusi azken hogei urteetan. 2014ko Munduko Futbol Txapelketarekin bat, Sergio jaioterrira itzultzen da, São Paulora, Simãorekin elkartzeko eta txapelketa harekin ikusteko, txikitan egiten zuten moduan. Elkartzea guztiz planifikatuta dago: hilabete elkarrekin egoteko, Txapelketak markatutako agendarekin. Egunek aurrera egin ahala, elkartzeak norabide sumatu ezina hartzen du, eta Txapelketa osoa elkarrekin ikusteko itunak erritu arriskutsuaren tankera hartzen du.   
 
   “Filmak hasieran esaten du: ez du elkartze baten istorioa kontatzen, elkartze horren ondorioz bi pertsonak egindako ituna edo jolasa baizik. Kontrolatzeko ahalegin horretan, “sorgin-ikastunen” eskuetatik zerbaitek ihes egin zigun, heriotzaren aldagaiak hain zuzen. Filma tenkadura horren emaitza da: kontrolatzeko erabateko nahia (horren barruan, txapelketaren egiturak aurrera egitea funtsezkoa da) eta zoria agertzea, erarik absolutuenean. Txapelketari buruzko beste alderdi bat ere oso interesgarria iruditzen zaigu. Neurri handi batean, denboraren beste esperientzia bat eraikitzen zuen, denbora hilabetez eteten zuen, eta horrek gauzak beste modu batean hautematea eragiten zuen. Eklipse batean bezala… Izatez, Antonioniren filma erreferentzia izan zen hasieratik” (elkarrizketa Carlos Muguiro eta Sergio Oksmani).
Espainia, 2015
 
Zuzendaria: Sergio Oksman
Gidoia: Sergio Oksman, Carlos Muguiro
Argazkiak: André Brandão (C)
Interpreteak: Simão Oksman, Aílton Braga, Sergio Oksman.
 
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa portugesez, eta azpitituluak gaztelaniaz
Iraupena: 68 minutu

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 31, osteguna, 18:00
Garazi / The Basques of Santazi