Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Garazi / The Basques of Santazi

Martxoaren 31, osteguna
18:00

Garazi (1959)
 
 
      1959. urtea. Kamerak eta zinemagileak Arnostegi izeneko parajeraino igotzen dira, Orbaitzetaren eta Eiheralarreren arteko txoko txiki batera. Ellande Etchehandy artzainak udaberri-udako hilabeteak mendiko bordan ematen ditu. Dokumentalean, artzainaren eguneroko bizimoduari buruzko irudi zoragarriak ikusiko ditugu zuri-beltzean: lainoa, bakardadea, oholezko teilatuak, arropa ubidean garbitzea, irrintzien bidez komunikatzea eta salmenta-egun zoriontsuak Garaziko azokan. Filma galduta dagoen bizimodu baten erretratu leiala da, mendiko artzainarena. Lan honen egileen esanetan, bizimodu hori “gogorra, harrigarria eta poetikoa zen”.
 
 
The Basques of Santazi (1987)
 
 
      Sandra Otten azterketa antropologikoak oinarri hartuta (The circle of Mountains (1981) azterketa bikaina egin zuen), dokumental hau liburua besteko erretratu zorrotz eta egokia da. Urdatx Zuberoako herrixkako nekazarien bi familiaren egunerokotasuna aztertzen da, Pirinioen oinetan, Belagua haranaren bestaldean. Errealizadore britainiarrek, bi urtez, bi baserritako bizimodua grabatu zuten, zehatz esanda, 80ko hamarkadaren amaieran, baserri horiek munduarekin lotzen zituen asfaltozko pista egin berri zutenean eta kanpotik Dallas seriea iristen zitzaienean. Hain zuzen ere, serie horretako mundu irrealean, “guztiak oso ederrak ziren”, Mayi Goillart protagonistetako batek esaten duen moduan. Urtaroz urtaro, elurretik egun eguzkitsuetara, transhumantziatik txerria hiltzera, bizimodua aurrera doa, gogor, eta bizimodu hori amaitzear egotearen jakitun izateak sortzen duen kantu mingotsa dago oinarrian. The Basques of Santazi landa-bizimoduari buruzko landa-lana da, baita bizimodu horren hilzori geldoaren erretratua ere. 
Garazi (1959)
 

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 31, osteguna, 20:00
O futebol

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información