Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Redención

Martxoaren 30a, asteazkena
20:00

    Joseph (Peter Mullan) alargun alkoholiko, bortitz eta autosuntsitzaileak konponbiderako itxaropena aurkitzen du istilu batean ezagutzen duen Hannah (Olivia Colman) emakume erlijiosoarengan. Hasieran, Josephek iseka egiten dio emakumearen fedeari, eta emakumearen bizimodua oso baketsua dela suposatzen du. Baina laster ohartuko da barrutik minez eta nahasmenduz beteta dagoela. Haien arteko harremana sendotzen den heinean, biak ohartuko dira maitasuna eta adiskidetasuna lekurik ilunenetan ere aurki daitezkeela.
 
    Jeffrey Wellsek, The American-eko kritikari zinematografikoak, Los Angeleseko Zinema Jaialdian ikusi zuen filma, eta Hollywooden kanpaina bat abiatu zuen proiekzio-areto bat alokatzeko behar diren 2.000 dolar eskuratzeko, filmak ospea lor zezan. Kritikari batek finantzatutako lehen ekoizpena izan zen.
 
    Sundanceko Jaialdia: World Cinema: zuzendaririk onena, Epaimahaiaren Sari Berezia; British Independent Film Awards: filmik, zuzendaririk, eta emakumezko aktorerik onena (Olivia Colman): Satellite Awards: 2 izendapen: jatorrizko gidoia eta emakumezko aktorea (Olivia Colman); BAFTA Sariak: debut britainiarrik onena; Independent Spirit Awards: atzerriko filmik onenaren izendapena; Mar del Platako Jaialdia: Epaimahaiaren Sari Berezia, gidoirik onena; Chicagoko Jaialdia: Zilarrezko Hugo – emakume aktorerik onena (Olivia Colman)
Tyrannosaur, Erresuma Batua, 2011
 
Zuzendaritza eta gidoia: Paddy Considine.
Argazkiak: Erik Wilson (C)
Musika: Dan Baker, Chris Baldwin.
Interpreteak: Peter Mullan, Olivia Colman, Samuel Bottomley, Sian Breckin, Archie Lal, Jag Sanghera, Mike Fearnley, Paul Conway, Lee Rufford
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 92 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 2a, asteazkena, 20.00
Una mujer bajo la influencia

Martxoaren 9a, asteazkena, 20:00
La mujer del teniente francés

Martxoaren 16a, asteazkena, 20:00
La eternidad y un día

Martxoaren 23a, asteazkena, 20:00
De latir, mi corazón se ha parado

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información