Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

De latir, mi corazón se ha parado

Martxoaren 23a, asteazkena
20:00

     Tomek 28 urte ditu, eta ziurrenik aitaren pausoei jarraitu behar die higiezinen negozio zikin eta batzuetan basatian. Hala ere, bat-bateko elkartze bati esker, ama bezala piano-jotzailea izateko ilusioa sortzen zaio. Entzunaldi baterako prestatzen hasten da piano-jotzaile txinatar baten laguntzaz. Irakasleak frantsesez hitz egiten ez duenez, musika bien arteko komunikabide bakarra da. Inguruabar horretan, eguneroko lana gero eta zikinagoa eta jasanezinagoa iruditzen zaio.
      Izenburuak Jacques Dutroncen abesti bati aipamen egiten dio (La fille du Père Noël, filmean entzuten ez dena). James Tobackek zuzendutako Fingers 1978ko film luzearen remakea da. Ildo nagusiak jatorrizkotik hartzen ditu, baina ereduaren itzaletik aldentzeko besteko autonomia du. Audiardek dohakabeen eta asfaltoko kanibalen zoologikoa proposatzen du, aurrera egiteko besteen zoritxarraz elikatzen diren hegazti sarraskijaleen mundua. Horregatik, filma deserosoa da, astuna errukigabea delako, nihilista, giza zitalkerien erretratu izugarria proposatzen duena.
     Frantziako Akademiak 6 César sari eman zizkion (filma, zuzendaria, aktorea, gidoi egokitua, argazkiak, etab.), ingelesez besteko filmik onenari emandako BAFTA saria eskuratu zuen, Europako Zinema Jaialdiaren atzerriko filmik onenaren saria eman zioten Sevillan, musikarik onenari emandako Urrezko Hartza Berlingo Zinema Jaialdian, eta abar.
De battre mon cœur s’est arrêté, Frantzia, 2005
 
Zuzendaria: Jacques Audiard
Gidoia: Tonino Benacquista.
Argazkiak: Stéphanie Fontaine (C)
Musika: Alexandre Desplat.
Interpreteak: Romain Duris, Aure Atika, Emmanuelle Devos, Niels Arestrup, Jonathan Zaccai, Gilles Cohen, Anton Yakolev, Mélanie Laurent.
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa frantsesez, eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 107 min.

Sarrera: 3€

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 2a, asteazkena, 20.00
Una mujer bajo la influencia

Martxoaren 9a, asteazkena, 20:00
La mujer del teniente francés

Martxoaren 16a, asteazkena, 20:00
La eternidad y un día

Martxoaren 30a, asteazkena, 20:00
Redención

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información