Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La eternidad y un día

Martxoaren 16a, asteazkena
20:00

   Alexander idazle greziarrak, hiltzeko puntuan dagoela, dilema bat argitu behar du: besteekin zerikusirik ez duen pertsona moduan hiltzea edo besteak maitatzen eta besteekin konprometitzen ikastea. Bigarren bidea hautatzen du, eta Anna hildako emaztearen gutunak irakurtzen ditu, eta hondartzan duen etxea ixten du. Egun euritsu batean, konpromiso hori betetzeko aukera eskaintzen duen norbait aurkitzen du: mutiko albaniar bati muga pasatzen laguntzen dio, eta bitartean, Italian bizi izan zen poeta greziar baten istorioa kontatzen dio. Poeta horrek, Greziara itzultzean, ahaztutako hitzak erosten zituen, ama-hizkuntzan poemak idatzi ahal izateko. Orduan, mutikoak hitzak bilatzera jolasten du, Alexanderri saldu ahal izateko.
     Drama mingarri, nostalgiko, malenkoniatsu, literario eta oso poetiko hau lan bikaina da, eta ikuslearekin lotura sentimental eta emozional handia eragiten du.
     Urrezko Palmondoa eta Epaimahaiaren saria irabazi zituen Cannesgo Zinema Jaialdian. Era berean, 7 sari eskuratu zituen Tesalonicako Zinema Jaialdian (besteak beste, filmik, zuzendaririk, gidoirik eta musikarik onena).
Mia aioniotita kai mia mera, Grezia-Frantzia-Italia-Alemania, 1998
 
Zuzendaria: Theo Angelopoulos
Gidoia: T. Angelopoulos, Tonino Guerra, Petros Markaris, Giorgio Silvagni.
Argazkiak: Yorgos Arvanitis y Andreas Sinanos (C)
Musika: Eleni Karaindrou.
Interpreteak: Bruno Ganz, Isabelle Renauld, Fabrizio Bentivoglio, Achilleas Skevis, Alexandra Ladikou, Despina Bebedeli, Eleni Gerasimdou, Iris Atziantoniou, Nikos Koudros.
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa grezieraz, ingelesez eta italieraz, eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 130 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 2a, asteazkena, 20.00
Una mujer bajo la influencia

Martxoaren 9a, asteazkena, 20:00
La mujer del teniente francés

Martxoaren 23a, asteazkena, 20:00
De latir, mi corazón se ha parado

Martxoaren 30a, asteazkena, 20:00
Redención