Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Balzac y la joven costurera china

Martxoaren 15a, asteartea
20:00

     70eko hamarkadaren hasieran, Txina iraultza kulturalaren mende dago. Bi nerabe, Luo eta Ma, alderdiaren ustez herriaren etsaiak diren intelektualen seme-alabak, Tibeteko inguru galdu batera bidaltzen dituzte, berrikasketa programa baten barruan. Ma eta Luo arroz-soroetako lan nekaezinaren bizimodu berrira ohituz doaz, baina egun batean, adineko jostuna eta iloba atsegina ezagutzen dituzte. Jostun gazteak kontatzen die, beste berrikasketa-programako gazte batek, Gafotas izenekoak, idazle baten eta poetisa baten semeak, ohearen azpian atzerriko eleberriz betetako poltsa ezkutatzen duela. Hirurek poltsa lapurtzea erabakitzen dute, eta barruan benetako altxorra aurkitzen dute. Literatura iraultzailea, eta, jakina, debekatua. Aurkikuntza isilean gorde behar dute. Luok eta Mak egunez lan egiten dute, eta gauez irakurri egiten dute, ezkutuan. Hiru protagonisten artean maitasun- eta adiskidetasun-harremana eraikitzen da.
     Oscar sarietarako hautagaia izan zen (atzerriko filmik onena). Atal Ofiziala Cannes 2002
Xiao cai feng, Txina-Frantzia, 2002
 
Zuzendaria: Dai Sijie
Gidoia: Dai Sijie, Nadine Perront
Argazkiak: Jean-Marie Dreujou (C)
Musika: Wang Pujian.
Interpreteak: Zhou Xun, Chen Kun, Liu Ye, Wang Shuangbao, Cong Zhijun, Wang Hongwei, Xiao Xiong, Ang Zouhui.
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa mandarin-txineran eta frantsesez, eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 116 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 1a, asteartea, 20:00etan.
El hombre que sabía demasiado

Martxoaren 8a, asteartea, 20:00
El diario de Ana Frank

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información