Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

La mujer del teniente francés

Martxoaren 9a, asteazkena
20:00

     Ingalaterra, 1867. Elkar ezagutu eta gutxira, Charles Smithsonek eta Ernestinak ezkontzeko hitza ematen dute, eta handik gutxira ezkontzea erabakitzen dute. Egun batean, labarretatik paseoan ari direla, beltzez jantzitako emakume batek Charlesen interesa pizten du. Ernestinak kontatzen dio Sarah Woodrof dela, "teniente frantziarraren emaztea". Duela urte batzuk, ofizial frantziar batekin maitasun-harremana izan zuen, eta gero gizonak bertan behera utzi zuen. Charles Sarahen laguna egiten da, eta hain babesgabe ikusten duenez, neurriak hartzea erabakitzen du, etorkizun duina izan dezan, txutxu-mutxuetatik urrun.
 
    John Fowles idazle britainiarraren izen bereko eleberriaren (1969an argitaratua) bertsio zinematografikoa. Free Cinema ingelesaren zinemagile nagusietako batek zuzendu zuen, honezkero desagertuta dagoen Karel Reiszek. Gidoiaren ardura Harold Pinter Literaturako Nobel saridunak izan zuen, eta protagonistak Meryl Streep iparramerikarra eta Jeremy Irons ingelesa izan ziren. Paper bikoitza interpretatzen dute, gidoiaren jauziaren eraginez; izan ere, kontakizunaren denbora eta grabazioaren unea lotzen ditu.
   
   Cesar sariak, atzerriko filmik onenaren sarirako hautagaia; 5 izendapen Oscar sarietan: aktorerik onena (Streep), muntaketa, jantziak, gidoi egokitua, zuzendaritza artistikoa. Urrezko Globoak: emakumezko aktorerik onena draman (Meryl Streep). BAFTA sariak: emakumezko aktorerik onena (Streep), soinu-banda eta soinua. David di Donatello sariak: atzerriko gidoirik onena.
The French Lieutenants’ Woman, Erresuma Batua, 1981
 
Zuzendaria: Karel Reisz
Gidoia: Harold Pinter.
Argazkiak: Freddie Francis (C)
Musika: Carl Davis
Interpreteak: Meryl Streep, Jeremy Irons, Hilton McRae, Emily Morgan, Charlotte Mitchell, Leo McKern, Lynsey Baxter.
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 123 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 2a, asteazkena, 20.00
Una mujer bajo la influencia

Martxoaren 16a, asteazkena, 20:00
La eternidad y un día

Martxoaren 23a, asteazkena, 20:00
De latir, mi corazón se ha parado

Martxoaren 30a, asteazkena, 20:00
Redención

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información