Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

El diario de Ana Frank

Martxoaren 8a, asteartea
20:00

    Amsterdam, 1942ko uztaila. Gestapotik ihes egiteko, Frank familia Krater jaunaren ganbaran ezkutatzen da. Bertan, juduen beste talde bat dago: Van Daan familia. Guztia Frank familiako alaba txikiaren egunerokoan jasota geratuko da.
      Diario de Anne Frank lan arrakastatsuaren egokitzapen hau, Frances Goodrich eta Albert Hackettek egindakoa, 1955ean estreinatu zen, kritika onak izan zituen, eta ikusleak zur eta lur geratu ziren. Arrakasta horren eraginez, zinemarako egokitzapena egitea pentsatu zuten, eta 1957an, Anneren aitak, Otto Frankek (hurreko familiatik bizirik geratu zen bakarrak) kontratu bat sinatu zuen 20th Century Fox enpresarekin, baimena emanez.
    Filmeko aktoreak antzezlaneko aktore berberak izatea nahi zen, baina Susan Strasbergek, antzezlanean Anne neskatoaren papera egin zuenak, ezetz esan zuen. Lana Natalie Woodi eskaini zioten, baina horrek ere ezetz esan zuen. Azkenean, lana Audrey Hepburnek egin zuen, eta Otto Franken laguna izan zen 1980an hil zen arte. Audrey Anne Frank Educational Trust UK izenekoaren ohorezko lehendakaria izan zen. Bilatzen eta bilatzen ibili ondoren, azkenean, paper nagusia Millie Perkins nerabe eta modeloak egin zuen.
 George Stevensek kanpoaldeak Amsterdamen grabatu zituen, familia ezkutatu zen etxearen ondoan, baina etxearen barrualdea Hollywoodeko estudioetan grabatu zen. Kontu handia izan zuten filmak errealitatearen antz albait handiena izateko. Otto Frank eta familia ezkutatzen lagundu zuen gizon bat, Johannes Kleiman, talde eszenografikoaren laguntzaile teknikoak izan ziren, lokala berdin-berdin berreraiki ahal izateko.
   8 Oscar sari lortzeko hautagaia izan zen, eta hiru eskuratu zituen (bigarren mailako emakumezko aktorerik onena, Shelley Winters, zuzendaritza artistikorik onena eta argazkigintzarik onena.
The Diary of Anne Frank, EEBB, 1959
 
Zuzendaria: George Stevens
Gidoia: Frances Goodrich eta Albert Hackett
Argazkiak: William C. Mellor eta Jack Cardiff (C)
Musika: Alfred Newman.
Interpreteak: Millie Perkins, Joseph Schildkraut, Shelley Winters, Richard Beymer, Gusti Huber, Lou Jacobi, Diane Baker, Douglas Spencer, Dodie Heath, Ed Wynn
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 170 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 1a, asteartea, 20:00etan.
El hombre que sabía demasiado

Martxoaren 15a, asteartea, 20:00
Balzac y la joven costurera china

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información