Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Mi noche con Maud

Martxoaren 4a, ostirala
20.00

    Clermont-Ferrand hirian, Gabonak baino egun gutxi lehenago, Jean-Louis (Jean-Louis Trintignant) ingeniari gazteak eta katoliko sutsuak, atzerritik etorri berriak, meza batean emakume ilehori bat ikusten du, eta une horretan erabakitzen du bere emaztea izango dela. Gero, kasualitatez, Vidal (Antoine Vitez) aspaldiko lagun komunista aurkitzen du, eta azken honek Eguberri afarira gonbidatzen du dibortziatuta dagoen lagun baten etxean, Mauden etxean (Françoise Fabian) hain zuzen. Gau horretan, elkarrizketa luzeak dituzte ezkontzari, moralari, erlijioari, Pascali buuz. Lehenengo, hiruren artean, eta gero, Jean-Louisen eta Mauden artean. Zintzotasuna eta erakargarritasuna lotzen dituzte, baina gauaren amaieran, hesi platonikoa gainditu gabe geratzen da.
    Film bitxia. Blaise Pascal filosofo kristauarekin (Frantzia, 1623-1662) bat ez datorren katoliko sinetsiaren eta pentsalari horren teoria eta aforismoekin bat datorren marxista ateo baten arteko dialektika aurkezten zaigu. Jakina, gizakien artean gertatzen den moduan, gauza bat da hitza, esaten duguna, eta beste bat, guztiz desberdina, egiten duguna, praxia. Une jakin batean, film honetako hari filosofiko-teologikotik esaldi hau ateratzen da, gogoeta egiteko: «Neskak limurtzeak ez du matematikak baino gehiago urruntzen Jainkoarengandik.»
 
   Cannesgo Jaialdia: Urrezko Palmondoa lortzeko hautagaia (filmik onena); Oscar sarietarako hautagaia ingelesez ez den filmik onenaren eta gidoirik onenaren kategorietan; New Yorkeko Kritikarien Elkartea: gidoirik onena.
Ma nuit chez Maud, Frantzia, 1969
 
Zuzendaritza eta gidoia: Eric Rohmer.
Argazkiak: Néstor Almendros (ByN)
Interpreteak: Jean-Louis Trintignant, Françoise Fabian, Marie-Christine barrault, Antoine Vitez, Léonide Kogan, Guy Léger, Anne Dubot.
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa frantsesez, eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 110 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 11, ostirala, 20:00
La habitación de Fermat

Martxoaren 18a, ostirala, 20:00
Midiendo el mundo

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información