Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Una mujer bajo la influencia

Martxoaren 2a, asteazkena
20.00

     Nickek (Peter Falk) emaztea (Gena Rowlands) zaintzearen ardura du, ezegonkortasun emozionala du eta. Atsedenik hartu gabe borroka egiten du normaltasun-giroa egon dadin, emaztearen jokabidea inondik inora normala ez den arren; hala ere, une jakin batean, egoerak seme-alabengan du eragina eta, beraz, zenbait neurri hartu beharko ditu.
 
     Film honekin, omenaldia egiten zaio John Cassavetesi, hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako Estatu Batuetako zinema independentearen ikurrik esanguratsuena izan baitzen. Una mujer bajo la influencia berak egindako filmik onenetakoa da, industria “ofizialak” gehien aitortu duenetako bat. Lana, gainera, errealizadorearen narratiba zinematografikoaren erakusle ona da. Inprobisatuareni txura du, aktoreetan asko oinarritzen da (oraingoan, Gena Rowlands emazte bikaina, berak egindako film gehienen protagonista, eta lagunak), kamera eskuetan hartu eta ez dio arreta gehiegirik jartzen enkoadraketa garbi eta zainduak egiteari. Aktoreen lana eta giro dramatikoa pelikula honen alderik indartsuenak dira.
 
     Oscar sarietarako 2 izendapen lortu zituen: emakumezko aktorerik onena (Gena Rowlands) eta zuzendaririk onena. Horrez gain, Urrezko Globo saria eman zioten dramako emakumezko aktorerik onenari (Gena Rowlands), eta Donostiako Zinema Jaialdian Zilarrezko Maskorra eman zioten Gena Rowlandsi (emakumezko aktorerik onena).
A Woman Under the Influence, EEUU, 1974
 
Zuzendaritza eta gidoia: John Cassavetes.
Argazkiak: Mitch Breit (C)
Musika: Bo Harwood.
Interpreteak: Gena Rowlands, Peter Falk, Katherine Cassavetes, Fred Draper, John Finnegan, Matthew Labyorteaux, Angelo Grisanti.
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa, eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 148 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 9a, asteazkena, 20:00
La mujer del teniente francés

Martxoaren 16a, asteazkena, 20:00
La eternidad y un día

Martxoaren 23a, asteazkena, 20:00
De latir, mi corazón se ha parado

Martxoaren 30a, asteazkena, 20:00
Redención