Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

El hombre que sabía demasiado

Martxoaren 1a, asteartea, 20:00etan.

      Bob eta Jill Lawrence senar-emazteak oporretan daude Suitzan Betty alabarekin. Han Louis Bernard frantziarra ezagutzen dute. Jillekin dantzan ari dela, bihotzean tiro egiten diote. Hila urretik, Louisek Boberi eskatzen dio logelan ezkutatuta dituen dokumentu batzuk poliziari emateko. Bob ohartzen da Bernard espioi britainiarra zela eta Londresen politikari atzerritar bat hil nahi duen erakunde misteriotsu baten atzetik zebilela. Ondoren, Bobek ezezagun baten deia hartzen du: gaia bertan behera utzi behar du ala alabari zerbait gertatuko zaio...
     Lehenengo bertsio honek (Hitchcockek berregin egin zuen 1956an James Stewart eta Doris Dayrekin) arrakasta handia lortu zuen kritikarien eta ikusleen aldetik, eta Hitchcocki suspense zinematografikoaren maisu izateko ospea eman zion. Gidoi trinko eta arina Bulldog Drummonden istorio batean oinarrituta zegoen. Istorioa Charles Bennettek egokitu zuen egunkarietako erredaktore batekin, D.B. Wyndham–Lewisekin. Azken horrek elkarrizketen ardura izan zuen.
The Man Who Knew Too Much, BH, 1934
 
Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Gidoia: Charles Bennett, D.B. Wyndham-Lewis, A.R. Rawlinson, Edwin Greenwood.
Argazkiak: Curt Courant (ByN)
Musika: Arthur Benjamin.
Interpreteak: Leslie Bank, Peter Lorre, Edna Best, Frank Vosper, Hugh Wakefield, Nova Pilbeam, Pierre Fresnay.
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 84 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 8a, asteartea, 20:00
El diario de Ana Frank

Martxoaren 15a, asteartea, 20:00
Balzac y la joven costurera china

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información