Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

En cuerpo y alma

Otsailaren 19a, ostirala
20:00

 Małgorzata Szumowskaren film berriak Zilarrezko Hartza jaso du Berlingo Jaialdiaren azken edizioan, eta Gdyniako Zinema Poloniarraren Jaialdiaren 2015eko edizioan garaile izan zen. Zuzendari honek ukitu probokatzaile eta polemikoa duten beste film batzuk ekoitzi zituen -esaterako Ellas (2012) eta Amarás al prójimo (2013)-. Body lanean, gogoa-gorputza harremana sakontzen da, drama eta umorea nahasiz. Instrukzioko epaile zinikoak eta anorexiak jota dagoen alabak bakeak egin nahi dituzte ama hil ondoren. Egun batean, gaztearen terapeutak, Annak, adierazten du hildakoa berarekin harremanetan jarri dela eta familiarentzat mezu bat daukala.
 
   Gdynia Film Festival: Złote Lwya saria filmik onenari, saria gizonezkoen interpretaziorik onenari (Janusz Gajos) eta emakumezko aktore berriari (Justyna Suwała). Berlín IFF–Zilarrezko Hartza zuzendaririk onenari. Brusela IFF–Epaimahaiaren saria. Cracovia Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdia "PKO Off Camera” –Grand Prix fikziozko filmen lehiaketan, saria emakumezko eta gizonezko aktorerik onenei.
Body/Cialo, 2015
 
Zuzendaria: Małgorzata Szumowska
Gidoia: Małgorzata Szumowska, Michał Englert
Argazkiak: Michał Englert
Muntaketa: Jacek Drosio
Interpreteak: Janusz Gajos (fiskala), Maja Ostaszewska (Anna, terapeuta), Justyna Suwała (Olga, fiskalaren alaba), Ewa Dałkowska, Adam Woronowicz, Tomasz Ziętek
 
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa polonieraz eta azpitituluak gaztelaniaz.
Iraupena: 90 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Otsailaren 5a, ostirala, 20:00
Coraje

Otsailaren 12a, ostirala, 20:00
Casa del ángel poderoso

Otsailaren 26a, ostirala, 20:00
Tierra madre / Llámame Marianna

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información