Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La condesa de Hong Kong

Abenduaren 30a, asteazkena
20:00

     Natascha (Sophia Loren) Hong Kong-en bizi den errusiar kondesa ederra da, eta Amerikako aberats bat (Marlon Brando) ezagutu eta harekin Estatu Batuetara joateko eta han ezartzeko aukera ikusiko du. Historia Frantzian Charles Chaplin ezagutu zuen emakumearen bizitzan oinarritzen da: Moussia Sodskaya edo Skaya, zinemagileak 1922ko Mi viaje al extranjero (My Trip Abroad) liburuan deitzen dion bezala. Errusiako abeslaria eta dantzaria zen, Frantzian pasaporterik gabe geratu zena.
   Lanean 1930eko hamarkadaren hasieran hasi ziren, eta pelikulak Stowaway (La polizona) izena izan behar zuen (Paulette Goddard-entzat pentsatua zen), baina ezin izan zen burutu.
    Pelikula 1967an amaituta zegoen eta orduan estreinatu zen, baina kritika eta merkataritza aldetik porrota izan zuen, nahiz eta Tim Hunter eta Andrew Sarris bezalako kritiko batzuentzat edota John Betjeman poetarentzat Chaplinen obra onenetariko bat izan; Chaplinek ere haren azken etapako onena zela uste zuen.
    Chaplinek berak egindako abesti nagusia (This Is My Song) urte hartako arrakastatsuena izatera iritsi zen Petula Clark-ek abestutako bertsioan.
A Countess from Hong Kong, Erresuma Batua-AEB, 1967
 
Zuzendaritza eta gidoia: Charles Chaplin.
Argazkia: Arthur Ibbestson (K)
Musika: Charles Chaplin
Antzezleak: Marlon Brando, Sophia Loren, Sydney Chaplin, Tippi Hedren, Charles Chaplin, Patrick Cargill, Margaret Rutherdford, Michael Medwin.
 
Hizkuntza: JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 103 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 28a, asteazkena, 20:00
Una mujer de Paris

Azaroaren 4a, asteazkena, 20:00
La quimera del oro

Azaroaren 11, asteazkena, 20:00
El circo

Azaroaren 18a, asteazkena, 20:00
Luces de la ciudad

Azaroaren 25a, asteazkena, 20:00
Tiempos modernos

Abenduaren 2a, asteazkena, 20:00
El gran dictador

Abenduaren 9a, asteazkena, 20:00
Monsieur Verdoux

Abenduaren 16a, asteazkena, 20:00
Candilejas

Abenduaren 23a, asteazkena, 20:00
Un rey en Nueva York