Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Candilejas

Abenduaren 16a, asteazkena
20:00

     Argumentua Londresen gertatzen da Munduko I. Gerran zehar. Calvero izeneko komiko beteranoa (Charles Chaplin) erabateko gainbeheran aurkitzen da eta alkoholikoa da, gainera. Etxean, ordea, gasaz intoxikatuta bere buruaz beste egitera zihoala salbatuko duen gazte nahigabetua hartuko du. Istripuaren ondoren, neskak sentitzen duen asaldura psikologikoa dela-eta, paralitiko geratu dela usteko du. Komikoa saiatuko da Thereza (Claire Bloom) gazteari berriro oinez erakusten eta dantzarekiko zuen zaletasuna berreskurarazten.
 
     Candilejas, Chaplinek Estatu Batuetan egindako azken pelikula, batzuentzat, sentsibilitatea eta orijinaltasuna medio, haren pelikularik onena da, nahiz eta AEBek boikota egin estreinatzeko (estreinatzerakoan, Chaplin AEBeren "etsai" aitortu zuen Amerikaren Aurkako Jardueren Batzordeak). Egoera dramatiko horren ondorioz, Europara (Suitza) joan behar izan zuen. Ñabardura autobiografiko markatuak, sinbolismo asko, ezin hobeto idatzitako gidoia eta jatorriko partitura majistrala ditu Candilejas filmak; pelikulan zehar komediaren eta dramaren arteko nahastura nabarmentzen da.
   Pelikularen soinu-banda Chaplinek berak osatu zuen, eta zinemaren historiako partitura onenetariko bat dela esan ohi da. 1973. urtean, handik hogeita bat urtera, Chaplinek bere Oscar lehiakor bakarra jaso zuen maisutasunezko melodiarengatik, 83 urte zituela.
Limelight, AEB, 1952
 
Zuzendaritza eta Gidoia: Charles Chaplin.
Argazkia: Karl Struss (Z/B)
Musika: Charles Chaplin
Antzezleak: Charles Chaplin, Claire Bloom, Nigel Bruce, Sydney Chaplin, Norman lloyd, Buster Keaton, Melissa Hayden.
 
Hizkuntza: JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 140 min.

Sarrera: 3 €

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 28a, asteazkena, 20:00
Una mujer de Paris

Azaroaren 4a, asteazkena, 20:00
La quimera del oro

Azaroaren 11, asteazkena, 20:00
El circo

Azaroaren 18a, asteazkena, 20:00
Luces de la ciudad

Azaroaren 25a, asteazkena, 20:00
Tiempos modernos

Abenduaren 2a, asteazkena, 20:00
El gran dictador

Abenduaren 9a, asteazkena, 20:00
Monsieur Verdoux

Abenduaren 23a, asteazkena, 20:00
Un rey en Nueva York

Abenduaren 30a, asteazkena, 20:00
La condesa de Hong Kong